Albistea entzun

Espainiako Kopa

Realak sufritu egin behar izan du kanporaketa gainditzeko; Athleticek, ez

Real Unionek eman du eguneko ezustekoa: Lehen Mailako Cadiz kanporatu du (3-2). Alaves eta Eibarrek ere gainditu dute kanporaketa; Cirbonerok eta San Juanek, ez.

Real Unioneko jokalariak Cadizen aurkako garaipena ospatzen, gaur, Irunen (Gipuzkoa).
Real Unioneko jokalariak Cadizen aurkako garaipena ospatzen, gaur, Irunen (Gipuzkoa). Juan Herrero / EFE Tamaina handiagoan ikusi

Paulo Ostolaza -

2022ko azaroak 13

Garaiz suspertu da Reala. Gorabeheratsua izan da txuri-urdinek Errege Kopako lehen kanporaketan jokatu duten neurketa, Cazalegas apalaren aurkakoa (1-4). Bigarren minutuan hartu dute aurrea gipuzkoarrek, Robert Navarroren golari esker. Arratsalde lasaia izango zela zirudien, baina Alguacilen mutilek ez dute bigarrena sartzen asmatu, eta 20 minutu falta zirela berdindu du partida Cazalegasek.

Ametsak, ordea, gutxi iraun dio Espainiako taldeari: berehala sartu ditu bi gol Sorlothek, eta Merinok sartu du laugarrena. Azkar konpondu du egoera Realak, eta bigarren kanporaketa jokatuko du.

Athleticek, ordea, ez zuen sufritu sailkatzeko partidan, Alziraren kontra jokaturikoan, eta 0-2 irabazi zuen, Alex Berengerrek eta Nico Williamsek lehenengo zatian sarturiko golei esker.

Asier Villalibrek aukera eduki zuen gola sartzeko bosgarren minutuan. Ez zuen sartu, baina taldeak jo eta ke jarraitu zuen, eta saria hamaseigarren minutuan heldu zen, Berengerren bidez, Villalibrek emaniko baloi bati esker.

Atsedenaldiaren aurretik sartu zuen bigarrena Williamsek.

Bigarren zatian, lan egin behar izan zuen Athleticek, Alzira etengabe aritu zelako partidari buelta eman nahian.

Baita, besteak beste, Real Unionek, Eibarrek eta Alavesek ere. Irungoena izan da ezustekorik handiena: Lehen Mailako Cadiz kanporatu dute, eta nola gainera (3-2). Negredok 60. minutuan jarri ditu aurretik bisitariak, eta 2-2koa Ivan Perezek egin du, 79. minutuan. Garaipenaren gola, berriz, 93. minutuan iritsi da: Nacho Sanchezek sartu du bere bigarren gola, Galen bildu diren zaleen zoramenerako.

Lleida irabazi du, berriz, Alavesek. Taichi Harak 48. minutuan sartutako gola baliatu dute babazorroek kanporaketa gainditzeko. Ondo defendatu dute emaitza hurrengo minutuetan. Eibarrek, berriz, errazago irabazi du Las Rozasen, 0-3. Azken minutuetan iritsi dira golak: bi sartu ditu Leschukek, eta bat Javi Muñozek.

Cirbonero eta San Juan apalak izan dira helburua bete ez duten euskal taldeak. Zintruenigoko taldeak 0-1 galdu du Intercityren aurka, eta Iruñakoak, berriz, 0-2 Numantziaren aurka.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Frantziako eta Irlandako selekzioetako jokalariak, lehian, iaz bi taldeek Parisen jokatutako partidan. ©MOHAMMED BADRA / EFE

Sei Nazioei Torneoari ekingo diote gaur

Iñaki Berastegi

Gaur hasiko da Sei Nazioen Torneoa, eta Frantzia eta Irlanda dira hura irabazteko faboritoak. Irailean Frantzian jokatuko den Munduko Txapelketari begira daude selekzioak

 ©Jagoba Manterola-Julio Muñoz / foku-efe

Esku onetan egotearen patxada

Eñaut Agirrebengoa

Berme osoko bi atezain ditu Osasunak: Aitor Fernandez eta Sergio Herrera. Bata finko bihurtu da ligan, eta bestea ikusgarri dabil Kopan. Haien arteko lehia «taldearentzat mesede» dela dio Asier Riesgok

Osasunak arretari eutsi nahi dio, eta Espanyoli etxetik kanpo irabazi

Osasunak arretari eutsi nahi dio, eta Espanyoli etxetik kanpo irabazi

Eñaut Agirrebengoa

Kopaz ahaztu eta ligan bide onera itzultzen saiatuko dira gaur nafarrak. Aimar ez dago jokatzeko moduan, ezta Vidal eta Peña ere

 ©IÑIGO URIZ / FOKU

«Oso garai politean bizi naiz orain; gozatzen ari naiz»

Julen Etxeberria

Hirugarrenez jarraian ordezkatuko du Mariezkurrena, eta hirugarrenez irabazi nahi du Peñarekin. Haren ustez, enpresari erakutsi dio «kontuan hartu» behar dutela.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...