Guraso bakarreko familiek lanaldia egokitzeko duten eskubidearen alde egin du auzitegi batek, Gasteizen

Gasteizko Correoseko langile bati goizeko txandara aldatzeko eskubidea aitortu dio auzitegiak, ELAri arrazoi emanda.

Emakume bat eta haur bat, eskolara bidean. IñIGO URIZ / FOKU
2022ko azaroaren 15a
14:32
Entzun

Guraso bakarreko familiek lanaldia egokitzeko eskubidea dutela ebatzi du Gasteizko auzitegi batek, ELAk jakinarazi duenez. Lanaldia goizeko txandara egokitzeko eskubidea aitortu dio guraso bakar horri, nahiz eta semeak 12 urtetik gora izan. ELAren arabera, aurrekari bat ezartzen du epai honek, Gasteizko Correoseko langilearen aldeko ebazpenak beste enpresa batzuetan ere eragin dezakeelakoan.

Bi semeekin osatutako familia horretako guraso bakarrak arratsaldeko lanaldia zuen. Emakumeak goizeko txandara aldatzeko eskatu zuen, semeak zaintzeko. Enpresak ukatu egin zion eskaera, semeetako batek 12 urte baino gehiago dituelako. ELAk auzitara eman du gaia, eta epaileak arrazoi eman dio. Epaitegiak ezartzen du ez dela garrantzitsua semeetako batek 12 urte baino gehiago izatea, anaia adingabea duelako, eta egiturazko lanpostu huts ugari daudelako, eta lanpostu horiei ama eslei dakiokeelako. Correosek ezin du helegiterik jarri, eta behartuta dago langile hori txandaz aldatzera.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.