Hendaiako ostalari bat epaitu dute buruzapia jantzia zuen emakume bati sarrera ukatzeagatik
Prokuradoreak 600 euroko isuna galdetu du ostalariaren kontra. Erlijioan oinarritutako diskriminazioa leporatu diote.

Baionako Auzitegiak ostalari bat epaitu zuen atzo, bere ostatura sartzea ukatzeagatik buruzapia jantzia zuen andre bati. Prokuradoreak 600 euroko isuna galdetu du ostalariaren kontra, erlijioan oinarritutako diskriminazioagatik. Prokuradorearen arabera, ostalariak izandako hitzek ez dute laikotasun printzipioa errespetatzen. Defentsak, berriz, errugabetzearen alde egin du. Azaroaren 29an emanen du deliberoa Baionako Auzitegiak.
Izan ere, iragan maiatzean andrea hori bere semearekin joan zen Hendaiako ostatu batera, eta, ostalariak eskatu zion ez sartzeko, «prehistorian bezala jantzia» zela erranez. Semeak erasoa grabatu zuen, eta salaketa jarri zuen berehala.
Gaiak
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.