Albistea entzun

NBEk 'Ikusezina den baliabidea ikusaraztea' leloa aukeratu du Komunaren Nazioarteko Egunerako

Etzi izango da Komunaren Nazioarteko Eguna, eta baliabide horren garrantzia azpimarratzea du xede. Munduan 3.600 milioi pertsona inguruk ez dute ongi saneatutako komun bat erabiltzeko aukerarik.

Monrovia hiriko (Liberia, Afrika) komun publikoak, artxiboko argazkia.
Monrovia hiriko (Liberia, Afrika) komun publikoak, artxiboko argazkia. Ahmed Jallanzo / EFE Tamaina handiagoan ikusi

Isabel Jaurena -

2022ko azaroak 17

Bederatzi urte daramatza Nazio Batuen Erakundeak (NBE) Komunaren Nazioarteko Eguna egiten. Aunitzendako txikikeria bat dirudien arren, munduan 3.600 milioi pertsonak ez dute ongi saneatutako komun bat erabiltzeko aukerarik, eta horrek zuzenean eragiten die osasunean. Errealitate horiek argitara ateratzeko erabiltzen da egun hori, saneamenduarekin lotutako mundu krisi horren aurkako neurriak hartu daitezen.

Ikusezina den baliabidea ikusaraztea leloa erabili du NBEk aurten. Esaldi horren mezu nagusia da modu egokian kudeatutako saneamendu batek lurpeko urak babesten dituela giza gorotzarekin kutsatuak izatetik. Izan ere, etxeetan erabiltzen den uraren erdia lur azpitik hartutako ura da, eta, komunetan saneamendu egokia ez badago, ur horiek giza gorotzarekin kutsa daitezke. Zehazki, munduan, 2.000 pertsona inguruk ur kutsatua erabiltzen dute.

Horrek ondorio nabarmenak ditu: egunero, bost urte baino gutxiago dituzten 800 ume inguru hiltzen dira osasunaren kalterakoa den ura kontsumitzeagatik, egokia ez den saneamenduarengatik edo higiene eskasagatik.

Hiru ideia azpimarratu ditu NBEk: saneamendu egoki batek lurpeko urak babesten dituela, komunak eta saneamendu sistema edozein aldaketa meteorologikori aurre egiteko modukoak izan behar direla, eta Garapen Jasangarriko seigarren helburua betetzeko ezinbertzekoa dela saneamenduari lotutako neurriak hartzea. Hala, Antonio Guterres idazkari nagusia honela mintzatu da gaiaz: «Ez dago denborarik galtzeko. Gogoz lan egin dezagun ura eta saneamendurako oinarrizko giza eskubidea errealitate bihurtzeko, leku guztietan».

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

Ecowaseko ordezkariak eta Gineako junta militarrekoak elkarrekin, iazko irailean Konakryn egin zuten bilera batean. ©STR / EFE

Afrika mendebaldeko estatuek indar militar bat eratuko dute

Gorka Berasategi Otamendi

Ecowasen xedea da egonkortasuna bermatzea estatu kolpeek astindutako eskualde horretan. Maliri, Gineari eta Burkina Fasori eskatu die azkartu dezatela boterea zibilei itzultzeko prozesua
Pedro Castillo atxilotuta ageri den telebista bat, gaur, Liman. ©Paolo Aguilar / EFE

Atxilotu egin dute Castillo, kongresua desegin eta salbuespenezko gobernu bat ezarri ostean

Paulo Ostolaza - Mikel Elkoroberezibar Beloki

Peruko Fiskaltzak eman du atxilotzeko agindua. Aurrez, kongresuko diputatuek gehiengo osoz erabaki dute presidentea kargugabetzea. Estatu kolpea ematea egotzi diote bere alderdiak eta hainbat ministrok, besteak beste.

Fernandez, azaroan, La Plata hirian egindako ekitaldi batean. ©DEMIAN ALDAY / EFE

Cristina Fernandezi sei urteko kartzela zigorra ezarri dio auzitegi batek

Mikel Elkoroberezibar Beloki

Ustelkeria leporatu diote, eta inhabilitazioa ezarri. Foruduna denez, Argentinako presidenteordeak babesa izango du 2023ko udaberrira arte

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Hitzen, ekintzen eta errimen eztanda. Herri bat BERRIAren kulturaren plazan. Baliatu udazkenean BERRIAlagun egiteko eskaintza.