Etxebizitza

Etxeen salmentak %2,7 egin du behera Hego Euskal Herrian

Iazko irailean baino 75 etxe gutxiago saldu dira aurtengoan, baina abuztuan baino 76 gehiago. Etxebizitza berrien datua adierazgarria da: -%30,4

Errekalde Bilboko auzoko etxe bat. MARISOL RAMIREZ / FOKU
Imanol Magro Eizmendi.
2022ko azaroaren 18a
11:07
Entzun

Etxebizitzen salmentak %2,7 jaitsi ziren irailean, hilabete bereko iazko datuekin alderatuta. INE estatistika institutuak emaniko Hego Euskal Herriko datuen arabera, iazko irailean 2.731 etxebizitza saldu ziren guztira; aurtengoan, aldiz, 2.656. Jaitsieraren arrazoi nagusia etxebizitza berrien salmentak jaitsi izana da. Iazko irailean 580 etxebizitza berri saldu ziren: aurtengoan, aldiz, 403, %30,4 gutxiago. Aldiz, bigarren eskuko etxeen salmentak igo egin dira aurten: %4,8.

Iraila hilabete adierazgarria izaten da etxebizitzen salmentan. Horrelako operazioak urte hasierarekin bateraraztea ohikoa delako. Alde horretatik, iraileko datuak abuztukoak baino hobeak izan ziren, 76 etxe gehiago saldu baitziren. Aldiz, iraileko Hego Euskal Herriko datuak inguruko lurraldeekin alderatuz gero, aurkako joera dute. Espainian, esaterako, salmentak %6,9 igo ziren.

Lurraldekako galbahea eginez gero, Nafarroan izan da jaitsierarik nabarmenena. Iazko irailean, 725 etxe saldu ziren, eta, aurten, 566 (-%21). Gipuzkoan ere gutxiago saldu dira, 710 eta 640, hurrenez hurren. Araban, aldiz, gora egin du: 306 etxe saldu ziren iaz, eta 320 aurten. Alderik handiena, dena den, Bizkaian egon da, igoera harrigarria egon baita: %24 (906 eta 1.130 hurrenez hurren). 224 etxe salmenta horietako 204 bigarren eskukoak ziren.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.