Hezkuntza

Nafarroako Auzitegiak dio «inkonstituzionala» izan daitekeela sexu segregazioari finantzaketa publikoa ukatzea

Epaileen bi autoren arabera, ikasleak sexuaren arabera bereizten dituzten ikastetxeen kontrako «diskriminazioa» izan daiteke.

Miravalles-El Redin ikastetxearen ataria. IñIGO URIZ, FOKU
Uxue Rey Gorraiz.
2022ko azaroaren 18a
11:11
Entzun

Bi auto plazaratu ditu Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak, sexu bereizketa egiten duten ikastetxeen finantzaketa publikoari buruz. Auzitegiaren esanetan, segregazio mota hori egiten duten zentroei laguntza publikorik ez ematea «inkonstituzionala» izan liteke. Besteak beste, epaileek uste dute neurri horrek ikastetxe horien kontrako «diskriminazioa» ekar dezaketela, gainerako zentroen aldean.

Hala, Auzitegi Nagusiak eten egin du auzibidea, Auzitegi Konstituzionalak ebatzi arte neurria inkonstituzionala den ala ez.

Auzitegiak kaleratutako bi autoek Nafarroako bi ikastetxek aurkeztutako helegiteak dituzte jatorri. Miravalles-Redin eta Irabia-Izaga ikastetxeek aurkeztu zituzten, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak 2021eko otsailean aurkeztutako ebazpenaren harira.

Ikusi gehiago: Prozedura administratiboa abiarazi dute Nafarroan, ebazteko sexu bereizketa egiten duten eskolek «legea urratzen duten ala ez»

Segregazio mota hori bukatzeko hitzarmena sinatu zuten departamentuak eta bi ikastetxe horietako zuzendaritzek, itun ekonomikoa berritzeko baldintza gisara. Ordea, ikastetxeok ez dute bete sinatutakoa. Ikasleak sexuagatik banatzen dituzten ikastetxeekin itunak sinatzea debeku da Espainiako LOMLOE hezkuntza legearen arabera.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.