Indarkeria matxista

Gizon bat atxilotu dute Gasteizen, bikotekidea jotzeagatik

Udaltzainek atzo goizean atxilotu zuten 35 urteko gizonezkoa, indarkeria matxistako delitua leporatuta.

Indarkeria matxistaren aurkako elkarretaratze bat, Gasteizen. JAIZKI FONTANEDA/ FOKU
Edurne Begiristain.
2022ko azaroaren 18a
13:12
Entzun

Udaltzaingoak 35 urteko gizonezko bat atxilotu du Gasteizen, indarkeria matxista leporatuta. Emandako informazioaren arabera, erasoa atzo gertatu zen, Errementari kaleko etxebizitza batean. Bizilagun batek abisu eman zuen bikote bat eztabaidatzen ari zelako, eta, udaltzainak bertaratu zirenean, emakumeak kontatu zien senarrak eraso egin ziola. Udaltzainek etxe inguruan topatu zuten erasotzailea, eta atxilotu egin zuten.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.