Energia krisia

Argindarrak urteko tarifa txikiena izango du bihar Hego Euskal Herrian, 56 euro megawatt-orduko

%51,1 jaitsiko da gaurko prezioarekin alderatuta. 2021eko ekainaren 20tik izan duen preziorik merkeena du argindarrak, 52,63 euro megawatt-orduko izan baitzen egun hartan.

Gatikako aspiestazio elektrikoa, artxiboko irudi batean. MARISOL RAMIREZ / FOKU
inaut matauko rada
2022ko azaroaren 18a
15:48
Entzun

Urteko preziorik merkeena izango du bihar argindarrak Hego Euskal Herrian: 55,98 euro megawatt-orduko batez beste. Gaurko prezioarekin konparatuz, %51,1 jaitsiko da prezioa. Duela urtebete baino gehiago izan zuen argindarrak prezio merkeagoa, 2021eko ekainaren 20an; megawatt-orduak 52,63 euroko prezioa izan zuen egun hartan.

Biharko prezio garestiena 21:00 eta 22:00 artean ordainduko da, 123 euro megawatt-orduko, eta merkeena, berriz, 13:00 eta 14:00 artean (22 euro).

Bi faktorek eragin dute batez ere prezioaren beherakada: lehenik eta behin, eguraldia dela eta, parke eolikoetan energia gehiago sortu da; bigarrenik, asteburua izanda, eskaria urriagoa da, eta, beraz, erregai fosil gutxiago erre behar da energia elektrikoa sortzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.