Alderdiak

Eba Blanco hautatu dute EAko idazkari nagusi, hirugarrenez, sektore kritikorik gabeko biltzarrean

Botoen %92,3k berretsi dute Blancoren gidaritza. Aurreko bi aldietan, epaitegietan eten dute izendapena. Sektore kritikoa ere elkartu da; besteak beste, sektore ofizialari elkarrizketa eskatzeko.

Eba Blanco, gaur, Bilbon egin duten batzarrean. JAVIER ZORRILLA / EFE
2022ko azaroaren 20a
20:44
Entzun

Eba Blancok berak onartu du: Eusko Alkartasuna «baldintza nazkagarrietan» iritsi da alderdiaren ezohiko hamalaugarren biltzarrera. Gaur Bilbon bildu direnen %92,3k bozkatu dute Blancok alderdiko idazkari nagusi izaten jarraitzearen alde; han ez zeuden, ordea, sektore kritikokoak. Gasteizen bildu dira haiek, ordu berean, sektore ofizialari elkarrizketa bat eskatzeko.

Blancok kritikoei eskatu die «faltsukeriak» alboratzeko, lana egiten uzteko eta gehiengoaren erabakiak errespetatzeko: «Badakit, ordea, eskatzen diedan hori ezinezkoa dela», gehitu du, tonu etsian.

Sektore kritikoko Eguzkiñe Agirrek, berriz, boterean kosta ahala kosta jarraitu nahi izatea egotzi dio Blancori: «Helburu bakarra da alderdian duten boterea mantentzen jarraitzea». Han izan dira, besteak beste, Maiorga Ramirez eta Carlos Garaikoetxea. Konponbide demokratikoa bilatzeko eskatu dute. Dena den, bi aldeek azpimarratu dute ematen ari diren irudia kaltegarria dela alderdiarentzat.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.