Sakabanaketa

Xabier Goienetxea euskal presoaren bikotekideak istripua izan du espetxeko bisitatik bueltan

Ez du «kalte fisikorik» izan, Etxerat-ek zehaztu duenez. Urrunketaren ondorioz aurten izandako bigarren auto istripua da, baina laurehun bat «ezbehar» izan dira denera, presoen senideen elkartearen arabera.

Autoaren aurrealdea, istripua izan ondoren. ETXERAT
2022ko azaroaren 21a
10:16
Entzun

Lannemezango espetxetik (330 kilometro) bueltan istripua izan zuen Ihintza Bidarte Xabier Goienetxea euskal presoaren bikotekideak larunbat iluntzean, Etxerat-ek jakinarazi duenez. A-64 autobidean gertatu zen, Hastinga aldean. Ez zuen «kalte fisikorik» izan, eta taxi batean itzuli zen etxera. «Orkatz handi bat gurutzatu zen bat-batean autoaren aurrean, eta, talkaren ondorioz, aurreko txapa kaltetuta gelditu zen, eta motorrari ere eragin zion talkak», zehaztu du presoen senideen elkarteak.

Kolpea izan eta gero ere aurrera jarraitu zuen Bidartek, harik eta kilometro batera zegoen gasolindegi batean «istripuaren osteko kudeaketa» egin zuen arte, Etxerat-ek azaldu duenez. Atzo, ospitalera joan zen, aztertu zezaten.

«Ihintza Bidarterena urteko bigarren auto istripua izan da, baina iaz lau auto istripu gertatu ziren, eta, orotara, laurehun bat ezbehar izan dira urrunketa politika indarrean denetik. Kaltetutako senide eta lagunak mila inguru izan dira, eta, tamalez, hamasei senide eta lagunen bizitzak bidean geratu dira. Ezin da horrelakorik errepikatu», salatu du Etxerat-ek, eta gehitu «garaia» dela preso guztiak Euskal Herriratzeko eta preso, iheslari eta deportatuen «etxerako bideari oztoporik ez jartzeko».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.