Euskaraldia
Kristau Eskolan euskaraldia sustatzen
Kristau Eskolak, Euskaraldian parte hartu eta hura sustatzeaz gain, zenbait dinamika bideratzen ditu.

Kristau Eskolak bat egiten du Euskaraldiarekin. Euskaraldian parte hartzeaz gain, hura sustatu ere egiten du. Halaber, Euskaraldiaren aurrean, eta prestakuntzaren garaian, hainbat dinamika bideratzen ditu: alde batetik, sarearen egoitza gisa, eta, beste alde batetik, sareko ikastetxeekin egiten duen sustatzeko lana.
• Egoitzak berak, entitate gisa, izena ematen du egitasmoari begira, bere ariguneak sortuz, dituen lankide guztiak parte hartzen dutelarik. Langile bakoitzak bere rola aukeratzen du, eta horretan irautea bultzatzen eta babesten da.
• Euskaraldiak irauten duen bitarterako komunikazio plana zehazten du, non sare sozialetan, hedabideetan eta web orrialde propioan egunez egun islatzen ari den: mezu laburrak, blogak, ikastetxeen esperientziak…
• Horretaz gain, sormenari leku eginez, sortzen diren egitasmo txikiei bide ematen die Kristau Eskolan, kontuan edukita dagoeneko egoitzaren giroa guztiz euskalduna dela.
• Halaber, hala eskatzen duten egoitzako langileei, formakuntza zehatza jasotzea errazten zaie, beren euskara maila sendotzeko, areagotzeko edota maila egokiago bat lortzeko.
• Egoitzak parte hartzen du Euskaraldiaren inguruan antolatzen diren hainbat egitasmotan: informazio, formakuntza, aurkezpen, emanaldi eta bestelako jarduera guztietan. Eta, hezkuntzaren arloan kokatzen denez, Topaguneak egituratuta daukan Haur eta Nerabe Batzordean ere aktiboki egoten da.
Sareko ikastetxeen sustatzailea
Kristau Eskolaren sareko 123 ikastetxeetako irakasle guztiei informazioa zabalduz joaten zaie Euskaraldiaren prestaketa bitartean:
• Ikastetxe bakoitza entitate gisa izena ematera gonbidatuz.
• Sortzen diren azkeneko berriak elkarri jakinaraziz.
• Ikastetxe bakoitza kokatzen den lekuan, lekuko batzordeekin edota erakundeekin parte hartzera ere bultzatuz.
• Haur eta Nerabe Batzordetik sortzen diren baliabide didaktikoak elkarri bidaliz, kontuan izanik Euskaraldian 16 urtetik aurrera parte har daitekeela, baina gure ikastetxeetan dauden haur, nerabe eta gazte guztiak curriculum aldetik lanketa ezberdinak egiteko bitarteko ezberdinak eta ugariak dituztela jakinaraziz. Kontuan izanik, gainera, haurrek gurasoen duten eragina, baita hizkuntz ohiturei bultzada bat emateko ere.
• Egitasmo sozialeko garaian burutzen ari diren guztia biralizatzea bultzatuz.
Laguntza guztia
Kristau Eskolaren egoitza hezkuntza formalaren barruan aritzen da, eta Kristau Eskolako ikastetxe guztiak Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren eskakizunetara egokitu behar dira, baita hizkuntzari dagokienez ere. Beraz, hor bide formala egin beharra daukate. Horren aurrean, egoitzatik behar duten laguntza guztia eskaintzen zaie, euskara, euskal kulturan txertaturik, ardatz izan dadin: formakuntzan, egitasmoak edota planak burutzeko orduan, zalantzak argitzeko eta erantzunak aurkitzeko…
Kristau Eskolako arduradunek azpimarratu dutenez, «gure ikastetxeentzako etengabeko bidelagun izan nahi dugu. Eta, bestalde, beraien praktika onak, emaitza garrantzitsuak agerian jarri, sare gisa ere indartuz eta elkar lagunduz».
Kristau Eskola bere lurraldean errotuta dago. «Sorreratik, hezkuntzan dugun gure izatea, eta zerbitzua gure herri honetan kokatzen da, herri honetan txertaturik, herri honetarako eta mundura begira eta zabalik. Guztian, errotik sendotu nahiaz. Horretan ari gara oraindik, gogoz eta konbentzimenduz. Eta, hortik ere, gure kulturarekiko —hizkuntzarekiko— konpromiso tinkoa eta zentzuzkoa».
Horregatik, Kristau Eskolak Euskaraldian parte hartzen du: «Euskaraldian parte hartzea eta sustatzea garbi daukagu, zaintzen saiatzea eta bultzatzea, eta bide berriak irekitzeko aukerak bilatuz joatea, komunikaziotik berarengatik hasita».
Informazio gehiago bildu nahi izanez gero, bisitatu webgune hau: www.kristaueskola.eus
Gaiak
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.
Gehiago

Aholkularitza zerbitzuak, euskaraz

Euskararen erabilera sustatzen

Euskararekin bidea egiten

Euskara lan munduan sustatzen

«Hitanoa indartuz, tokiko euskalkia eta euskara bera indartuko ditugu»

Hizkuntza ohituretan eragiten

Kutxabank Euskaraldiarekin

Ficoba, iparraldeko euskarak hegoaldeko euskararekin topo egiten duen lekua

Fagor, enpresaren arloan euskara sendotzeko lanean

Euskaraldi iraunkorra

«Euskara, ondare linguistiko bat ez ezik, euskal gizartearen lehiakortasunerako eta kohesio emozionalerako tresna ere bada»

Kristau eskolak babestutako edukia