'Streaming' plataformak

Disney Plusek ez du estreinatu 'Kote Cabezudo auziari' buruzko dokumental saioa

Gaur zen estreinatzekoa En el nombre de ellas dokumental saioa. Lau ataletan, Donostiako argazkilariaren biktima izan zirenak mintzo dira. Disneyk ez du argitu zergatik atzeratu duen estreinaldia.

Biktimen plataformaren protesta bat. DISNEY PLUS
urtzi urkizu
2022ko azaroaren 23a
16:09
Entzun

Kote Cabezudo argazkilaria salatu zuten 22 emakumeetako batzuek baiezkoa eman zioten Sr. Mono ekoiztetxearen dokumental saio batean parte hartzeari. Eduardo Mendoza kazetariak zuzendutako En el nombre de ellas saioan jasotzen dira lekukotza horiek. Cabezudok nola bortxatu zituen kontatzen dute batzuek. Disney Plusek gaurko jarria zuen estreinaldi eguna, baina plataformak ez du bere zerbitzuan jarri.

BERRIAk artikulu bat argitaratu zuen joan den igandean dokumental saioaren inguruan, Mendozaren azalpenekin.

Ez dago argi zergatik ez duten estreinatu zegokion egunean. Mendozak ez du adierazpenik egin nahi izan horren inguruan. Eta Disneyko prentsa zerbitzuan aitortu dute estreinaldia ez dela gaur egin eta ezin dutela beste argibiderik eman.

Madrilgo egunkari baten arabera, «datozen egunetan» iritsiko da estreinaldia. Sr, Mono ekoiztetxeko ordezkari batek «arazo operatiboak» aipatu ditu kazeta horretan.

2018. urtean, Cuerdos de Atar ekoiztetxeak beste dokumental bat egin zuen Cabezudo auziaren inguruan. Mediaset komunikazio taldeari (Tele5) saldu zioten, baina ez dute oraindik eman.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.