Albistea entzun

Glovok 'rider'-en legea betetzen duela bermatzeko eskatu dio Eusko Legebiltzarrak Jaurlaritzari

Glovoren jarduna kritikatu du Eusko Legebiltzarrak, EH Bilduk proposatutako legez besteko proposamen baten bitartez, eta Jaurlaritzari eskatu dio banaketa enpresak gehiago kontrolatzeko.

Glovo enpresako banatzaile bat Gasteizen, artxiboko irudian.
Glovo enpresako banatzaile bat Gasteizen, artxiboko irudian. Raul Bogajo / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Iñaut Matauko Rada -

2022ko azaroak 24

EH Bilduk, EAJk, PSE-EEk eta Elkarrekin Podemos-IUk Glovo kritikatu dute Eusko Legebiltzarrean. Alderdien ustez, Bartzelonako enpresak muzin egiten die langileekin duen erantzukizunari, haien eskubideak bermatzeari eta lan legeak eta ebazpen judizialak betetzeari, eta gehitu dute jarrera hori ez dela onargarria. Bestalde, Eusko Jaurlaritzari eskatu diote Araba, Bizkai eta Gipuzkoako Lan Ikuskaritzaren jarduna «indartzen» jarraitzeko.

Hala, adostu dute administrazio publikoak jarrera aktiboagoa izan behar duela jokabide horien aurrean, eta Espainiako Estatuko eta Euskal Autonomia Erkidegoko lan ikuskaritza publikoei eskatu diete banaketa sektoreko enpresak kontrolatzeko. Zehazki, eskatu dute egiaztatzeko lan legea eta «bereziki rider-en legea» betetzen dutela, banatzaileen kontratuaren egoera «behar bezala erregularizatzen dela», eta langileen eskubideak betetzen direla.

Azkenik, Araba, Bizkai eta Gipuzkoan sortu diren eta sortuko diren sektore digitaleko proiektu kooperatiboak bultzatzeko ere eskatu diote Jaurlaritzari, «2021-2024 Gizarte Ekonomiako Plan Estrategikoan ezarritakoarekin bat».

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

Berrehun grebalariz osaturiko pikete bat elkartu zen atzo goizean Tubos Reunidosek Trapagaranen duen lantegiaren aurrean. ©MARISOL RAMIREZ / FOKU

Itsasoa bare dago, oraingoz

Imanol Magro Eizmendi

Lasaitasuna izan da nagusi Bizkaiko metalgintzak aste osorako deituriko grebaren lehen egunean. CCOOren, LABen eta UGTren arabera, %85eko erantzuna izan du, eta jendetza handia bildu da Portugaleteko manifestazioan. Ez dago FVEMekin biltzeko beste hitzordurik.
<b>Trapagarango Amazoneko langileak greban, atzo, biltegiaren sarreran.</b> ©MARISOL RAMIREZ / FOKU

Trapagarango Amazonen, 20.000 pakete baino gehiago banatu gabe

Olatz Silva Rodrigo

Langileek salatu dute enpresak uko egiten diola edonola ere negoziatzeari. Langile guztiek egin dute greba 'cyber monday' egunean
Iñaki Zabaleta, Saioa Urriz eta Imanol Pascual, atzo. ©ELA SINDIKATUA

ELAk salatu du Nafarroako aurrekontuak «legealdiko okerrenak» izango direla

Joxerra Senar

Europako funtsak kenduta, 2023ko aurrekontuak %1,6 baizik ez dira igoko, BPGaren eta KPIaren «oso azpitik». EH Bilduk aurrekontuak «apaindu» izana kritikatu du

Jose Luis Escriva, Espainiako Inklusio, Gizarte Segurantza eta Migrazio ministroa. ©ZIPI / EFE

Pentsioen kalkulurako kotizazio epea 25 urtetik 30era zabaltzea proposatu du Escrivak

Iñaut Matauko Rada

Espainiako Gobernuaren proposamena ez dute begi onez ikusi sindikatuek eta patronalek. Gizarte Segurantzak adierazi du egindako proposamena abiapuntu bat besterik ez dela.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Hitzen, ekintzen eta errimen eztanda. Herri bat BERRIAren kulturaren plazan. Baliatu udazkenean BERRIAlagun egiteko eskaintza.