Albistea entzun

Energia

EBk bosgarren bilera bat beharko du gasaren prezioari muga jartzeko

Europako Batzordearen proposamena baztertu dute kide gehienek, eta Espainiak dio «adostasun zabala» dagoela muga aldakor bati buruz.

Riina Sikkut Estoniako Ekonomia ministroa eta Kadri Simson Energia komisarioa, gaur.
Riina Sikkut Estoniako Ekonomia ministroa eta Kadri Simson Energia komisarioa, gaur. Olivier Hoslet / Efe Tamaina handiagoan ikusi

Iker Aranburu -

2022ko azaroak 24 10:09

Ezohiko lau bilera egin dituzte Europako Batasuneko Energia ministroek gasari gehienezko prezio bat ezartzeko sistema adosteko, eta lauek porrot egin dute. Bosgarrena abenduaren 13an egingo dute, eta EBko jarduneko lehendakaritza baikor azaldu da horri begira. «Ez dugu xanpain botila ireki, baina hozkailuan sartu dugu», esan du Josef Sikela Txekiar Errepublikako Energia ministroak.

Baikortasun horretarako arrazoiak zeintzuk diren, ordea, ez dago batere argi. EBko gobernuak oso zatituta agertu dira gaiaren inguruan, eta gaurko bileraren atarian egindako adierazpenetan ez da inolako aldaketarik azaldu beren jarreretan.

Alde batetik daude gasari gehieneko prezio bat ezartzea defendatzen duten gobernuak. Hamabosten bat dira, eta horien artean Espainia eta Frantzia daude. Beste aldetik daude, berriz, defendatzen dutenak gasari muga bat jarriz gero gasontziak Europara beharrean Asiara joango direla.

Batzuek zein besteek Europako Batzordeari pasatu zioten pilota: muga zenbatekoa izango zatekeen eta zein baldintza izango zituzkeen zehazteko eskatu zioten, eta asteartean aurkeztu zuen bere proposamena. Argi eta garbi, eszeptikoen alde agertu da Brusela. «Zuhur jokatu dugu», argudiatu zuen atzo Kadri Simson Energia komisarioak.

Zuhurtasun horrek kritika gogorrak eragin dizkio komisarioari. «Adar jotzea», «txiste bat», eta antzeko erreakzioak eragin ditu gasari muga jarri nahi dizkiotenen aldetik, Simsonek jarritako baldintzekin oso zaila dirudielako inoiz gasaren prezioa muga bat jartzea.

Izan ere, komisarioak hiru baldintza proposatu ditu: gasaren megawatt ordua 275 eurora iristea TTF erreferentziazko merkatuan, maila horretan bi astez egotea, eta GNL gas natural likidotuaren prezioa baino 58 euro baino handiagoa izango balitz hamar egunez.

Inoiz bete ez diren baldintzak

Ideia bat egiteko, abenduan entregatu beharreko gasa 130 eurotik behera zegoen atzo TTF merkatuan, Bruselak proposatutako mugaren erdi prezioan. Abuztuan baizik ez zuen gainditu 270 euroren muga, eta hiru baldintza bete ziren horretarako: Errusiak Nord Stream 1 gasbidea itxi zuen, EBko herrialdeak gasa erruz erosten ari ziren beren biltegiak betetzeko, eta gasa erretzen duten zentral termikoek lana lepo zuten, haize ahulak energia eolikoaren ekarpena txikitu zuelako.

Kritikei erantzun nahian, Simsonek azaldu du prezioen hurrengo gorakadak beste baldintza batzuk izango dituela. Hurrengo udaberrirako eta udarako espero du Bruselak, orduan bete beharko baitira berriro neguan hustutako biltegiak, eta, 2022an ez bezala, Errusiako gasaren ekarpenik ez da izango orduan. Une hori iristen denean, EBk beste gas kontsumitzaile handiekin —Asiako herrialdeak— lehiatu beharko du gasontziak erakartzeko, eta horrek prezioen gorakada ekarri beharko luke.

Ribera ere, baikor

Batzordearen proposamenaren aurrean, gasari gehienezko prezio aldakor bat ezartzeko «adostasun nahiko zabala» dagoela ziurtatu du Teresa Ribera Espainiako Trantsizio Energetikorako ministroak. Baina adostasun hori erabatekoa izan aurretik, Riberak eta beste ministro batzuek geratu egin dute atzoko bileran mahai gainean zeuden beste bi gairen onarpena: energia berriztagarriak ezartzeko baimenak erraztea eta elkartasun neurriak. Abenduaren 13ko bileran onartuko dituzte, haiei buruzko eztabaida bukatutzat eman baitute.

Beste gai bat oraindik ez da iritsi Energia ministroen mahaira, estatu kideek EBn dituzten ordezkari edo enbaxadoreen esku jarraitzen baitu: Errusiako petrolioari gehienezko prezio bat jartzea. Asteazkenean eztabaida luzea izan zuten gai horren inguruan, baina adostasunik ez zen izan. 65-70 dolar arteko muga eztabaidatu zuten, baina txikiegia da Errusia zigortu nahi dutenentzat (Polonia), eta handiegia petroliontzi asko dituztenentzat (Grezia eta Zipre).

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

Javier Remirez Nafarroako Gobernuko presidenteorde lehena, parlamentuan ©Jesus Diges / Efe

Nafarroan, Madrilek ez du oztopatuko 3.627 enplegu publiko egonkortzea

Joxerra Senar

Espainiako Gobernuak ez dio foru legeari errekurtsorik jarriko Auzitegi Konstituzionalean, eta uztailean Nafarroako Parlamentuak onartutako legea «bere osotasunean» sartuko da indarrean

Txik Txak garrai sareko autobus bat, Baionan, artxiboko irudian. ©Guillaume Fauveau

Ipar Euskal Herriko garraio zerbitzuko langileak greban sartu dira

Garazi Aduriz - Oihana Teyseyre Koskarat

Txik Txak garraio sareko langileek grebari ekin diote goizean. Salatzen dute egunean hamalau orduko lan txandak dituztela langile eskasiaren ondorioz.

LIDLeko langileak, greban. ©ELA Sidikatua

Bertan behera utzi dituzte Lidl eta BM supermerkatuetako grebak

Iñaut Matauko Rada

Langraiz Okako (Araba) Lidlen bloke logistikoan hitzarmen berria adostu dute, eta soldaten %20ko igoera lortu. BMn gaur ziren greba hastekoak, baina asteburuan lortutako «aurrerapenen» ostean, deialdia utzi dute.

Mondragon korporazioaren, Laboral Kutxaren eta Ikerlanen egoitzak, Arrasaten. ©MONDRAGON

Ulma eta Orona, Arrasatetik urrutiratzen

Aitor Biain

Mondragonetik atera, eta korporazioarekin harreman eredu berri bat izateko proposamena egin dute Ulmak eta Oronak. Ereduen talkak eragin du bide propioa abiatu nahi izatea. Abenduaren 16an erabakiko dute bazkideek.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...