Albistea entzun

Enpresak

Mondragonen «presioak» salatu ditu Oronak ere

Abenduaren 16ko ezohiko batzarrean erabakiko dute igogailu enpresako kooperatibistek Mondragon taldean jarraitu nahi ote duten.

Oronaren egoitza nagusia, Hernanin.
Oronaren egoitza nagusia, Hernanin. Gorka Rubio / Foku Tamaina handiagoan ikusi

Iker Aranburu -

2022ko azaroak 24 09:26

Orona kooperatibak abenduaren 16rako deitu du ezohiko batzar bat, bere bazkideek erabaki dezaten Mondragon taldean jarraitu nahi duten. Egun horretan ere egingo dute batzarra Ulmakoek, asmo horrekin berarekin.

Oronako kontseilu errektoreak taldetik ateratzeko eta «subiranotasun osoa berreskuratzeko» proposamena aurkeztu du, baina bazkideek dute azken hitza. Kooperatibista horiei beraiei «presio» egitea egotzi dio Oronako kontseiluak, agiri baten bidez. «Esku hartze onartezina» iruditu zaio. «Oronak beti defendatu du kooperatiben eta hura osatzen duten bazkideen subiranotasuna, eta horregatik arbuiatu nahi dugu kooperatibismoan oinarrietan lekurik ez duen edozein esku hartze».

Hernaniko kooperatibak azaldu du azaroaren 15az geroztik berrogei saio egin dituela bere proposamena bazkideei azaltzeko, eta batzarraren aurretik beste hainbat egingo dituela.

Oronaren aurretik, asteartean, Ulmako kontseilu errektoreak ere oso agiri gogorra plazaratu zuen Mondragon taldearen aurka. Kooperatibaren autonomiari «eraso» egin eta erabakitzeko eskubidean «eskua sartu» izana leporatu zion.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

Javier Remirez Nafarroako Gobernuko presidenteorde lehena, parlamentuan ©Jesus Diges / Efe

Nafarroan, Madrilek ez du oztopatuko 3.627 enplegu publiko egonkortzea

Joxerra Senar

Espainiako Gobernuak ez dio foru legeari errekurtsorik jarriko Auzitegi Konstituzionalean, eta uztailean Nafarroako Parlamentuak onartutako legea «bere osotasunean» sartuko da indarrean

Txik Txak garrai sareko autobus bat, Baionan, artxiboko irudian. ©Guillaume Fauveau

Ipar Euskal Herriko garraio zerbitzuko langileak greban sartu dira

Garazi Aduriz - Oihana Teyseyre Koskarat

Txik Txak garraio sareko langileek grebari ekin diote goizean. Salatzen dute egunean hamalau orduko lan txandak dituztela langile eskasiaren ondorioz.

LIDLeko langileak, greban. ©ELA Sidikatua

Bertan behera utzi dituzte Lidl eta BM supermerkatuetako grebak

Iñaut Matauko Rada

Langraiz Okako (Araba) Lidlen bloke logistikoan hitzarmen berria adostu dute, eta soldaten %20ko igoera lortu. BMn gaur ziren greba hastekoak, baina asteburuan lortutako «aurrerapenen» ostean, deialdia utzi dute.

Mondragon korporazioaren, Laboral Kutxaren eta Ikerlanen egoitzak, Arrasaten. ©MONDRAGON

Ulma eta Orona, Arrasatetik urrutiratzen

Aitor Biain

Mondragonetik atera, eta korporazioarekin harreman eredu berri bat izateko proposamena egin dute Ulmak eta Oronak. Ereduen talkak eragin du bide propioa abiatu nahi izatea. Abenduaren 16an erabakiko dute bazkideek.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Hitzen, ekintzen eta errimen eztanda. Herri bat BERRIAren kulturaren plazan. Baliatu udazkenean BERRIAlagun egiteko eskaintza.