Albistea entzun

Lan gatazka

Merkataritzako langileek greba egin dute 'black friday' egunean Bizkaian eta Gipuzkoan

Soldatak KPIaren arabera igotzeko eta igande eta jaiegunetan lanik ez izateko eskatu dute. Salatu dute sektoreko langile asko eta asko lanaldi partzialean ari direla.

Merkataritzako langileak greban, Donostiako San Martin merkatal zentroan.
Merkataritzako langileak greban, Donostiako San Martin merkatal zentroan. Maialen Andres / FOKU. Tamaina handiagoan ikusi

Iñaut Matauko Rada -

2022ko azaroak 25 10:06

Bizkaiko eta Gipuzkoako merkataritzako langileek greba eguna izan dute gaur –Bizkaian, ELAk eta LABek deituta, eta Gipuzkoan, berriz, ELAk antolatuta– , black friday mundu osoko merkealdiaren egunean. Donostian, dendak ireki eta gutxira hasi dira protestan, Garbera merkataritza zentroan. Piketeak egin dituzte grebalariek, eta San Martin merkataritza zentrora joan dira ostean. Han, Amaia Pintado ELAko ordezkaria hedabideei mintzatu zaie, eta, gero, kalejira egin dute, erdialdeko denda handietan geratuz. Ehun langile inguru batu dira.

Pintadok adierazi du urtebete daramatela hitzarmen berria sinatzeko negoziazioekin, eta gehitu du patronala akordioa blokeatzen ari dela oraindik. Bosgarren greba eguna izan dute Gipuzkoan, zortzigarrena Bizkaian, eta Pintadok aurreratu du baldin eta patronalak jarrera berari eusten badio greba deialdi gehiago egongo direla.

Patronalak muzin egin die ELA sindikatuak Gipuzkoako hitzarmena berritzeko eskatu dituen hainbat punturi. Lehenik eta behin, langileek soldata KPIaren arabera igotzeko eskatu dute, «erosteko ahalmena» ez galtzeko. Bigarrenik, sektoreko langile askok lanaldi partziala izatea arazo nagusitzat jo du Pintadok: «Langile asko daude enpresan hogei urteko antzinatasuna dutenak eta astean zortzi, hogei edo 24 ordu bakarrik lan egiten dutenak». ELAk Gipuzkoako hitzarmenean gehitu nahi duen beste puntu bat antzinatasun gainsaria da; izan ere, Pintadoren esanetan, sektorean ez dago promoziorako aukera askorik.

Bestalde, adierazi du merkataritzaren digitalizazioak denda batzuk ixtea ekarri duela, eta oraindik irekita dauden dendetan langileen lan karga igoarazi duela: «Ohiko lanaz gain, arretaz, paketeak jasotzeaz eta denda kudeatzeaz arduratu behar dute». Azkenik, igandeetan eta jaiegunetan lanik ez egitea ere galdegin dute langileek: «Igandeetan Euskadin lan egin dezala lehendakariak».

11.000 langile

ELAren datuen arabera, 11.000 langile daude Gipuzkoa eta Bizkaiko merkataritza sektorean. Hala ere, greba ez da homogeneoa izan bi herrialdeen artean; izan ere, Bizkaian, merkataritza orokorrean, ehungintzan, zapata dendetan eta larrugintzan deitu dute grebara ELAk eta LABek, eta Gipuzkoan, merkataritza orokorrean egin dute soilik, eta ELAk bakarrik deitu du. 2.200 langile daude Gipuzkoako merkataritza orokorrean lanean.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

Mondragon korporazioaren, Laboral Kutxaren eta Ikerlanen egoitzak, Arrasaten. ©MONDRAGON

Ulma eta Orona, Arrasatetik urrutiratzen

Aitor Biain

Mondragonetik atera, eta korporazioarekin harreman eredu berri bat izateko proposamena egin dute Ulmak eta Oronak. Ereduen talkak eragin du bide propioa abiatu nahi izatea. Abenduaren 16an erabakiko dute bazkideek.

Koordinazio batzordearen bileraren hasiera, atzo, Iruñean, Nafarroako Jauregian. ©IÑIGO URIZ / FOKU
Liberiako petroliontzi bat Gdanskeko portuan, artxiboko irudi batean. ©ADAM WARZAWA / EFE
Tubacexeko langileen protesta, 2021eko otsailaren 23an, Laudioko lantegiaren aurrean. ©LAB

Espetxe zigorrak eskatu dituzte Tubacexeko hiru grebalariren aurka

Berria

Iazko otsailaren 23an atxilotu zituen Ertzaintzak, enpresaren atarian. Isunak ere eskatzen dituzte haien aurka

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Hitzen, ekintzen eta errimen eztanda. Herri bat BERRIAren kulturaren plazan. Baliatu udazkenean BERRIAlagun egiteko eskaintza.