28 urteko surflari bat hil da Angelun
Atzo arratsaldean gertatu zen ezbeharra, surfean zebilela. Suhiltzaileek ezin izan dute suspertu.

28 urteko gizon bat hil zen atzo arratsaldean, Angeluko Barrako hondartzan (Lapurdi). Lehen zantzuen arabera, surf egiten ari zelarik bihotz gelditze bat izan zuen, eta inguruko surflariek uretik atera behar izan zuten berehala. Suhiltzaileak ere gaztea suspertzen entseatu ziren, baina ez zuten lortu.
Frantziako Poliziak ikerketa abiatu du heriotzaren nondik norakoak agerzeko.
Gaiak
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.