Mugimendu Sozialistako bi kidek «jazarpen poliziala» salatu dute

Esan dutenez, «kolaboratzeko» eskaintza egin diete telefonoz zein zuzenean

IAren mobilizazioa, martxoaren 24ko greba zela-ta, Gasteizen. IñIGO URIZ / FOKU
2022ko abenduaren 2a
16:48
Entzun

Gedar agerkariak emandako informazio baten arabera, Mugimendu Sozialistako bi kidek salatu dute «polizia jazarpena» jasan dutela. Kasu batean, bere burua epaitegiko langiletzat identifikatu zuen pertsona batek egin zituen «kolaboratzeko» eskaintzak; bestean, ertzainak izan ziren, MSko kidea kalean identifikatu ostean.

Bi kideek salatu dutenez, kasu bietan jazarleek unibertsitateko ikasle mugimenduaren inguruko informazioa lortzea zuten helburu: Ikasle Abertzaleak eta UIB erakundeen arteko desberdintasunez, unibertsitatean antolatutako ekitaldiez eta joan den martxoaren 24an egindako grebaz, hain zuzen.

«Kolaboratzeko» eskaintzak telefonoz zein zuzenean egin dizkiete, eta kasu batean kideetako baten etxeko atarian ere agertu ziren. Mehatxuak ere salatu dituzte: kontatu dutenez, jazarleek esan zieten kolaboratu ezean lana topatzeko edo «bizitza pertsonaleko» arazoak izan zitzaketela etorkizunean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.