Euskararen eguna
'Euskara, hedabideetatik karriketara!' Iparraldeko euskal hedabideen saio berezia
Iparraldeko euskarazko bost hedabideak elkarlanean aritu dira 12:00ak arte. Zuzenean ikus daiteke hementxe bertan
Euskaraldiaren eta Euskararen Nazioarteko Egunaren karietara, Iparraldeko euskarazko bost hedabideak elkarlanean aritu dira gaur, 11:00etatik 12:00ak arte, Euskara, hedabideetatik karriketara! programa berezia emateko. Zuzenean eman dute Baionako merkatutik, eta hainbat solaskide izan dituzte: Zilia Heredia, Iparraldeko Euskaraldiaren koordinatzailea; Eneko Gorri, Erabil taldeko kidea; Sebastien Castet, Euskal Konfederazioaren koordinatzailea; eta Antton Kurutxarri, Euskararen Erakunde Publikoko lehendakaria eta Hizkuntza Politika eta Kultura lehendakariordea Euskal Hirigune Elkargoan. Euskarari buruzko erreportaje batzuek markatuko dituzte emankizunaren parteak.
Saioa zuzenean eman dute BERRIAren webgunean eta Iparraldekohitza.eus-en. Baita Herria-ren, Kazeta-ren eta Kanalduderen webguneetan ere. Gainera, irratiz entzun ahal izan da Gure Irratian, Xiberoko Botzan, Irulegiko Irratian, Antxeta Irratian eta Amikuzeko irratian. Telebistaz, Kanalduderen box bidezko eskaintzak eman du modua ikusteko.
Iparraldeko euskarazko hedabide horien sare sozialetan ere egin dute emankizunaren jarraipena.
Gaiak
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.