Lan gatazka
Ipar Euskal Herriko garraio zerbitzuko langileak greban sartu dira
Txik Txak garraio sareko langileek grebari ekin diote goizean. Salatzen dute egunean hamalau orduko lan txandak dituztela langile eskasiaren ondorioz.

Ipar Euskal Herriko Txik Txak autobus zerbitzuko langileak greban dira goizetik. Garraio sarea kudeatzen duen Keolis enpresaren TPR adarreko langileek bat egin dute, greba deialdiarekin salatzen baitute langileak eskas direla eta, horren ondorioz, hamalau orduko lan txandak dituztela. Lansari apalegiak dituztela ere salatu dute. CGT sindikatuak zehaztu du greba bihar ere eginen dutela, egun osoan, eta etzitik aitzina ere luza daitekeela goizetan.
Hortaz, goizetik ez da autobusik BAM Baiona, Angelu eta Miarritze (Lapurdi) eremuko zazpi ibilbidetan. Gainera, ondoko egunetan grebak eskola garraioari eragiten ahalko diola erran dute.
Gaiak
Kinka buletina
Klima larrialdiari eta ingurumenari buruzko azken berriak zabaltzen dituen buletina.