Enpresak

Aldudeko Gasnategiaren geroa, epailearen esku

Baionako Merkataritza Auzitegiak astelehenean aztertuko ditu Aldudeko Gasnategia eta Euskal Herriko Esne Kooperatiba erosteko eskaintzak.

Aldudeko Gasnategia, Alduden. GUILLAUME FAUVEAU
Iker Aranburu.
2022ko abenduaren 9a
19:53
Entzun

Urtea bukatu aurretik erabaki behar du Baionako Merkataritza Auzitegiak noren esku utziko dituen Aldudeko Gasnategia (Aldude, Nafarroa Beherea) eta CPLB Euskal Herriko Esne Kooperatiba. Bi aukera daude mahai gainean: Onetik gasnategiarena eta Agour eta Bastidarra enpresek batera egindakoa.

Aldudeko Gasnategiko langileek aho batez egin dute Onetiken alde, hark ziurtatu dielako kooperatiba egiturari eutsi ahal izango diotela eta enpresa berriaren zati bat izango duela hark. Gasnategia hornitzen duten artzainek ere Onetiken alde egin dute. Agourrek eta Bastidarrak, berriz, berriz, sozietate anonimo bat sortzeko asmoa dute, baina haren akziodun izatea eskaini die Aldudekoei.

Aldudeko Gasnategia 2014an abiatu zuen CLPBk, eta 2018an hasi zen gazta ekoizten. Baina Axima enpresak gaztandegiko lanak gaizki egin zituela eta, lehen gaztak hondatu egin ziren, eta ez da gai izan hasiera okerra zuzentzeko. Hamahiru milioi eurotik gorako zorra ordain ezinik, epaitegien esku geratu da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.