Hezkuntza Legea

Jaurlaritzak esan du Hezkuntza Legea ez dutela aurten onartuko

Bingen Zupiriaren esanetan, gustatuko litzaieke gobernu kontseiluak datorren urteko lehen hiruhilekoan onestea testua.

Bingen Zupiria, artxiboko irudi batean. ENDIKA PORTILLO / FOKU
Irati Urdalleta Lete.
2022ko abenduaren 13a
17:35
Entzun

Lehenik, udazkenerako agindu zuten. Gero, 2022. urtea bukatzerako. Baina gaur Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak aitortu duenez, gustatuko litzaieke Hezkuntza Lege proiektua 2023ko lehen hiruhilekoan onartzea gobernu kontseiluan.

Eusko Jaurlaritzak irailean aurkeztu zuen Hezkuntza Legearen aurreproiektuaren lehen zirriborroa, eta hura oinarri dutela ari dira eztabaidan. Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuak esan zuenez, 35 eragileren edo norbanakoren ekarpenak jaso dituzte. Zupiriak gogorarazi du horiek aztertzeko garaia dela orain.

Testuak zenbait kritika jaso ditu, eta, desadostasunaren erakusgarri, ELAk, LABek eta Steilasek grebara deitu dute sare publikoan biharko. Zupiriaren irudiko, deialdia ez da ulergarria, eta sindikatuek «presioa» egitea aukeratu dute «negoziatu beharrean», «EH Bilduk eta Elkarrekin Podemos-IUk hezkuntza akordioaren parte izatea berriro planteatzeko». Biharkoa ez da eskola publikoetan egin duten lehen greba izango: azaroaren 30ean ere kaleak hartu zituzten aurreproiektuaren aurka.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.