Jaialdiak

Phoenix, Duki eta Amaia ere ariko dira 2023ko BBK Liven

Jaialdiak beste hemezortzi artista iragarri ditu datorren urteko aldirako. 2023ko uztailaren 6tik 8ra eginen dute festibala, Kobetamendin.

Amaia abeslaria, maiatzean Zaragozan emandako kontzertu batean. JAVIER CEBOLLADA, EFE
Uxue Rey Gorraiz.
2022ko abenduaren 15a
12:06
Entzun

Puztuago dago egitaraua: 42 dira jadanik. 2023ko BBK Liven ariko diren beste hemezortzi artistaren berri eman dute jaialdiaren antolatzaileek. Besteak beste, iragarri dute Frantziako Phoenix pop banda frantsesa, Duki trap kantari argentinarra, M83 taldea ere ariko direla Kobetamendin. Euskal herritar baten izena ere eman dute: Amaia abeslari iruindarra ere izanen da jaialdian. Iaz ere izan zen, Rigoberta Bandinik gonbidatuta, baina aurten eskainiko du kontzertu bat aurrenekoz.

Horiez gainera, beste artista hauek iragarri ditu gaur BBK Livek: Fever Ray, IDLES, Royksopp, Jamie xx, Dry Cleaning, The Murder Capital, Cala Vento, La Elite, Anz, Avalon Emerson, HAAi, Sherelle, GAZZI eta John Talabot.

Hala, guztira 42 taldek osatzen dute egitaraua, gaur-gaurkoz. Honako hauek jakinaraziak ziren lehendik ere: 070 Shake, Albany, Arctic Monkeys, Arde, Bogota, Baiuca, Ben UFO, Ben Yart, Bengo, Call Super, Colectivo Da Silva, Delaporte, Dinamarca, Florence + The Machine, Job Jobse, Love of Lesbian, Merina Gris, Playback Maracas, ROJUU, The Blaze, The Chemical Brothers, The Lathums, Tinariwen, Violet, eta Young Marco.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.