Etxebizitza

1.000 herritarrek deitu dute «herrian bizitzeko eskubidearen» aldeko manifestaziora

2023ko apirilaren 1ean iragango da manifestazioa Baionan, Herrian Bizi plataformak antolatuta

2021ko etxebizitza eskubidearen aldeko manifestazioa. GUILLAUME FAUVEAU
Garazi Aduriz Zuñeda.
2022ko abenduaren 19a
16:01
Entzun

2021ean antolatu zuen lehen aldiz manifestazioa Herrian Bizi plataformak. 8.000 lagun bildu ziren «higiezin zein lurren espekulazioaren aurka eta herrian bizitzeko eskubidearen alde». Heldu den apirilaren 1ean eginen dute manifestazioa berriz, Baionan. «Etxebizitzaren eta lurren krisia konpondua eta menperatua izatetik oso urrun gaude. Inoiz baino gehiago, herritar gisa presioa atxiki behar dugu», erran dute izenpetzaileek deialdian.

Apirilaren 1a ez da edozein egun: neguko geldialdiaren biharamuna izanen da, hau da, neguan alokatzaileak kanpo ezartzea debekatzen duen etenaren biharamuna. Baionako bestetan jakinarazi zuen lehen aldikoz plataformak manifestazioaren eguna eta tokia. Orain, 1.000 herritarrek parte hartzeko deia izenpetu dute, eta publiko egin. Tartean daude Alain Iriart Hiriburuko auzapeza eta Jean Daniel Elixiri bakegilea, esate baterako. Manifestazioaren helburua, espekulazioa salatzeaz gain, «maila lokaleko zein Frantziako estatu mailako erabakiguneetan eragitea» da. Horretarako, aurreko manifestazioan «baino askoz gehiago izateko» beharra azpimarratu dute mila herritarrek.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.