Eduki babestua

Ilara luzeak Bilbon Sibari Republic-en produktuak lortzeko

Serum famatuaren stock-a hautsi ondoren, Sibari Republic goi mailako kosmetika marka euskaldunak Bilboko eta Donostiako dendetan %50eko promozioa luzatzea erabaki du.

Ilara luzea Bilboko dendan. SIBARI REPUBLIC
2022ko abenduaren 21a
10:14
Entzun

Badira hiru aste Sibari Republic-ek bere dendak zabaldu zituela. Harrezkeroztik, produktua erostera etorri direnen ilara luzeak ikusi ditugu bai Bilbon eta baita Donostian ere. Hainbeste pertsonak erosi dute dendetan, beste behin markari bere serum famatua agortu baitzaio. Hori dela eta, marka euskaldunak bere promozioa abenduaren 24ra arte luzatzea erabaki du, jendea hura gabe gelditu ez dadin.

Poltsa urdin asko ikusi ditugu Bilbo, Donostia eta Gasteizen barrena. Eta horien barruan? Sibari Republic-en goi mailako produktu kosmetikoak. Marka euskaldunak, bere serum famatuari esker, izugarrizko arrakasta izan du hiru hiriburuetan: «Eduki ditugun jende ilarak erronka berri bat izan dira talde guztiarentzat. Larunbat goizean, agortu egin ziren serumak, eta jende asko gelditu zen hori erosi gabe; horregatik, %50eko promozioa abenduaren 17an amaitzen zen arren, 24ra arte luzatzea erabaki dugu», dio Itziar Beitiak, markaren arduradunak.

Beitiak azaldu digunez, azken egunetan serum gehiago fabrikatu behar izan dute eskaerei aurre egin ahal izateko. «Larunbat eguerdian agortuta egon arren, jende pila batek jarraitzen zuen seruma eskatzen. Hori dela eta, lanaldi bereziak sartu behar izan ditugu gehiago sortu eta astelehenean bertan Euskadiko denda guztiak hornitzeko».

Sibari Republic goi mailako kosmetika markako seruma bilatuenetariko bat da bere eraginkortasun handiagatik. SIBARI REPUBLIC

Ageriko emaitzak

Sibari Republic-en produktuen emaitzak ikusita, ez da harritzekoa dendetan jendea pilatu izana. Serumak eta beste produktu guztiek merkatuko kosmetikoak baino askoz ere azkarrago jarduten dute, larruazalean emaitza nabariak denbora laburrean erakutsiz. Raul Perez markaren zuzendari zientifikoak kontatu digunez, taldearentzat ezinbestekoa da produktuen eraginkortasuna egiaztatzea: laborategi independenteek egindako azterketak baliatzen ditugu gure produktuen kalitatea eta eraginkortasuna bermatzeko. Hala, produktu bakoitzak nola eta zenbat denboran funtzionatzen duen neurtu dezakegu. Esaterako, Serum Origin-en kasuan, frogatu da gai dela 28 egunean zimurren %58 murrizteko, dioenez.

Sibari Republic-en produktu guztiak Arabako Parke Teknologikoan duten fabrikan bertan sortzen dira. Perezek azaldu digunez, formula eraginkorrak sortu ahal izateko, prozesua kontrolpean izatea funtsezkoa da: «Aktibo bakoitzaren propietateak babesten dituen fabrikazio prozesu bat sortu dugu. Prozesu guztia guk geuk egiten dugu laborategian, formulaziotik, ontziratzera arte. Horrela, aktibo bakoitza zaintzean gain, horien eraginkortasuna maximizatzea lortzen dugu».

Gabonetan, etxeko produktuak

Euskal marka honek urteak daramatza azido hialuronikoaren inguruko ikerketak egiten. Jakintza horri guztiari esker, larruazala zaintzeko bi kolekzio sortu ditu, bi beharrizan nagusiri erantzuteko: irmotasuna berreskuratzea eta zimurrak betetzea.

Orain, gainera, edukitzen ari den arrakasta dela eta, bere promozioa 24ra arte luzatzea erabaki dute. Serum Origin da gehien saltzen den produktua oraindik ere, baina jendeak oso ondo hartu du atera berri dugun kolekzioa. Orain, gainera, bi kolekzioak probatzeko aukera paregabea dago, biak baitaude %30eko eta %50eko deskontuekin.

Aurki itzazu haien produktu guztiak Euskadin zabalik dituzten hiru dendetan. Dendetako ordutegia 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara izango da, 24an izan ezik. Gabon bezperan, goizeko ordutegian baino ez du zabalduko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.