Lan eskaintza publikoa

Osakidetzak 2020ko, 2021eko eta 2022ko eta Egonkortzeko Lan Eskaintza Publikoaren oinarri orokorrak argitaratu ditu

7.639 postu eskainiko dituzte, eta abenduaren 27an argitaratuko dituzte oinarri espezifikoak.

Oposaketa bat, BECen. LUIS JAUREGIALTZO, FOKU
gurutze izagirre intxauspe
2022ko abenduaren 21a
14:51
Entzun

Osakidetzak LEP 2020+2021+2022+Egonkortzea Lan Eskaintza Publikoaren oinarri orokorrak argitaratu ditu Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (EHAA). Hiru urteetako lan eskaintza publikoa prozedura bakarrean egingo da, eta 7.639 postu sartuko dira deialdian.

Oinarri orokorretan, 2020an, 2021ean eta 2022an EHAAn argitaratu diren eta erretiroengatik edo heriotzengatik hutsik geratu diren postuez gain, jasota daude sortu berri diren eta Osakidetzak orain bere lan eskaintzan sartu dituen beste postu batzuk ere ezartzen dituzten erabakiak, eta 3.919 dira guztira.

Gainera, Espainiako Gobernuaren eta Europako Batasunaren eskakizunei jarraikiz enplegu publikoaren behin-behinekotasuna apaltzeko premiazko neurriei buruz onartutako legea betetzeko, erabaki da Egonkortzeko LEParen deialdiko postuak 3.720 izatea, Osakidetzako langile taldean finkatzea lortzeko.

Abenduaren 27an LEP 20+21+22+E Lan Eskaintza Publikoaren oinarri espezifikoak argitaratuko dituzte, eta, hala, hautaketa prozesuan sartutako lanbide kategoriak eta haien kopurua jakinaraziko dituzte.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.