Energia krisia

Gaur 70 euro garestitu da argindarra Hegoaldean

80,31 euro ordainduko da megawatt-ordua; bihar, 113,72 euro.

Gaur, Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan, 80,31 euroan ordainduko da megawatt ordua. RAQUEL MANZANARES / EFE
2022ko abenduaren 26a
09:28
Entzun

Atzo 10,63 euroan ordaindu zen megawatt-ordua Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan, eta, gaur, 70 euro gehiago ordainduko da: 80,31.Bihar, beste koska bat egingo du gora, eta 113,72 euroan ordainduko da megawatt-ordua.

Edonola ere, duela astebete baino merkeago ordainduko da gaur, orduan 96,41 eurora heldu baitzen megawatt-ordua.

Beste datu deigarri bat da iaz garai honetan ordaindu zena: 188,53 euro. Salbuespen iberiarra deituriko mekanismoak azaltzen du aldea. Ekainaren 15ean sartu zen indarrean, 12 hilabeterako, Iberiar penintsulan argindarraren garestitzea mugatzeko helburuz, lotura elektriko kaxkarra baitu Europako beste guneekin.

Mekanismo hori indarrean ez balego, argindarra %37 garestiagoa izango litzateke, kalkulatu dutenez.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.