Memoria historikoa

Martxoaren 3ko zentroaren egitasmoa «izoztuta» dagoela salatu dute

Memoria Gara elkarteak «biktimen parte hartzea bermatuko duten mekanismoak» galdegin ditu

Memoria Gara-ren agerraldia, Gasteizen. ENDIKA PORTILLO / FOKU
gotzon hermosilla
2022ko abenduaren 26a
12:44
Entzun

Memoria Gara elkartea kezkaturik dago Martxoaren 3ko memoria zentroaren egitasmoa hartzen ari den norabidearekin. Salatu dutenez, gaur egun proiektua «izozturik» dago, eta, asmo protokoloa sinatu zenetik ia bi urte igaro diren honetan, «etengabeko atzerapenak, bete gabeko promesak eta aurrekontu murrizketak» dira nagusi.

«Zoritxarrez, proiektua izoztuta dagoela esan behar dugu», adierazi dute Memoria Gara elkartekoek. «Borondate politikorik eza atzematen dugu, eta horrela izan da azken urteotan. Ez digute inoiz idatzizko dokumenturik eman, eta denak hitz onak izan dira beti».

Elkarteko bozeramaileek gogorarazi dute duela urtebete baino gehiago lankidetza hitzarmen bat sinatzeko proposamena helarazi ziola Gogora institutuari. Proposamenak alde guztien oniritzia zuen, baina oraindik ez da gauzatu.

Egitasmoa «serio» hartzeko eskatu diete erakundeei: «Gure eskua luzatuta dago. Egitasmoa denon artean eraikiko dugu, edo ez da izango. Bi urte alferrik igaro dira, eta ezin dugu beste bat hutsean pasatzen utzi».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.