Olentzeroren irudia lapurtu eta erre dute Lezon

«Ekintza bandalikoak» gaitzetsi ditu Jesus Mari Martiarena alkateak

Lezon erretako Olentzeroren panpina. LEZOKO UDALA
2022ko abenduaren 28a
19:31
Entzun

Astearte goizaldean, Lezoko udaletxean (Gipuzkoa) ikusgai zen Olentzeroren irudia lapurtu, eta herriko orube batean erre zuten. Udalak jakinarazi duenez, alokairuko 52 apartamentu eta anbulatorio berria eraikitzen ari diren orubean agertu dira panpinaren hondarrak. Ez da Lezoko Olentzero lapurtzen duten lehen aldia: iaz ere bere tokitik eraman, eta herrian agertu zen. Orain honetan, baina, kiskali egin dute.

Jesus Mari Martiarenak, Lezoko alkateak, gertatutakoa txarretsi du: «Bigarren urtez jarraian, bandalismoa egin dute Olentzerorekin, euskal kulturaren ikurretako batekin. Ekintza hauek irmoki gaitzesten ditugu, eta zentzuz eta errespetuz jokatzeko eskatzen dugu». Udalak jakinarazi du gertakariak, «kalte sozialaz gain, karga ekonomikoa ere» eragin duela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.