Gizon bat atxilotu dute Tuteran, ama larri zauritzeagatik

Emakumea ospitalean dago, ZIUan, baina haren bizia ez dago arriskuan.

Foruzaingoak hartu du ikerketaren ardura. Irudian, foruzain bat, artxiboko argazkian. IVAN AGUINAGA, EFE
2023ko urtarrilaren 3a
15:32
Entzun

Tuterako Udaltzaingoak 27 urteko gizon bat atxilotu zuen atzo gauean, ama larri zauritu izana leporatuta. Emakumeari etxean egin zioten eraso, eta, zaurien ondorioz, ZIUan ospitaleratu dute, baina haren bizia ez dago arriskuan.

Udaltzainek 21:15ean jaso zuten abisua: Merindadeen Etorbidean pertsona bat odoletan zegoela, eta minutu batzuk lehenago eztabaida handi bat entzun zela inguruko etxebizitza batean. Udaltzainek pertsona hori aurkitu eta atxilotu egin zuten, eztabaida horretan parte hartu eta bere ama larri zauritu zuelakoan.

Foruzainen polizia etxera eraman zuten atxilotua, eta han egongo da epailearengana eraman arte. Foruzaingoak hartu du bere gain ikertzeko ardura.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.