Energia

Arangurengo biomasa planta itxi dute

Argindarra sortzeko erabiltzen da, baina enpresak argudiatu du jada ez zaiola errentagarria ekoizten jarraitzea. Langile guztiak kaleratuko ditu.

Paper fabrika zahar baten lurretan dago planta. MONIKA DEL VALLE (FOKU)
jokin sagarzazu
2023ko urtarrilaren 5a
13:11
Entzun

Zalla eta Gueñes (Bizkaia) artean dagoen biomasa planta itxita dago asteazkenetik. Ohar baten bidez eman du erabakiaren berri Global Efficiency Aranguren enpresak (Glefaran), eta gaineratu du martxan jarri duela enplegua erregulatzeko txostena bertako langileak kaleratzeko —ez du zehaztu zenbat behargin diren, baina 30 inguru ere izan ziren—.

Argindarra sortzeko, inguruetako basoetako egurra erabiltzen du planta horrek, eta, enpresak argudiatu duenez, jada ez zaio errentagarria ekoizten jarraitzea, abenduan Espainiako Gobernuak aldatu egin zituelako halako instalazioentzat ematen zituen konpentsazio ekonomikoak.

Biomasa planta Zallako Aranguren auzoan dago, paper fabrika zahar baten lurretan. Zallako eta Gueñesko herrietan instalazioaren aurka sortutako plataformek protesta ugari egin dituzte azken urteetan; plantak sortzen duen kutsadurari buruzko txostenak ere egin dituzte, eta produkzio lizentzia bertan behera uzteko eskatu diete Zallako eta Gueñesko udalei.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.