Bozketa

'Bar Gloria' liburua eta 'Soul biscuit' diskoa, BERRIAko irakurleen 2022ko gogokoenak

BERRIAren 495 irakurlek 2022ko disko eta liburu uztatik gogokoenak aukeratu dituzte bozketa bidez. Elkar dendetan erabiltzeko bi opari txartel zozketatu dira haien artean.

Durangoko Azokako une bat, pasa den abenduan. MONIKA DEL VALLE / FOKU
2023ko urtarrilaren 9a
13:11
Entzun

Nerea Ibarzabalen Bar Gloria eleberria eta Amoomaren Soul biscuit diskoa. Horiek izan dira 2022ko disko eta liburu uztatik BERRIAko irakurleek hautatu dituzten bi aleak. 495 irakurlek eman dute botoa; zale bakoitzak gehienez hiru liburu eta hiru disko aukeratu zitzakeen botoa ematean, eta gutxienez lan bat. 125 liburuk lortu dute boto bat gutxienez, eta 109 diskok. Zerrenda osoa ikusteko, klikatu hemen.

Nabarmentzen hasita, liburuen artean, Unai Iturriaga, Harkaitz Cano eta Joseba Larratxeren Ni ez naiz Mikel Laboa eleberri grafikoak bildu ditu boto gehien, 48, Bar Gloria-ren atzetik (62 eskuratu ditu hark). Haren segidan, 35 bildu ditu IƱigo Ibarraren Ostadar 7310 nobelak, eta 34 Iker Urdangarinen Amets egiten duenak badaki liburuak.

Diskoen artetik, berriz, 52 boto jaso ditu Amoomaren Soul Biscuit-ek. Gehien gerturatu zaion lana Patrice Dumora Watson-en Bobi diskoa izan da, 47 bozkarekin. Hirugarren postuan, talde klasiko bat: Zea Mays, Adore, Kemena, Kuraia diskoarekin. 42 boto jaso ditu lan horrek. Lehen hamar postuetan sartu dira beste hainbat euskal sortzaile ere: Tzar Vol. 2: Irainduei lanarekin, Willis Drummond Hala ere-rekin, Su Ta Gar Alarma-rekin, Gatibu EH distopikala-rekin...

BERRIAren urteko liburu eta disko sorkuntzaren ataria euskaraz sortutako obrei ikusgarritasuna emateko eta kulturazaleei urteko produkzioa erraz kontsultatzeko tresna bat da; 2020an jarri zen martxan, eta iaztik euren sorkuntzarik gogokoenak aukeratu ahal izan dituzte irakurleek.

Parte hartzaileen artean, Elkarren erabiltzeko bi opari txartel zozkatu ditu BERRIAk, 50 eurokoa bakoitza. Hauek dira irabazleak: Jorge Blanco Durango eta Alex Gabilondo Barco.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.