Istripua

Zazpi pertsona erietxera eraman behar izan dituzte Ordiziako kiroldegian gertaturiko kloro jario batengatik

Arratsaldeko seiak jota zirela gertatu da ezbeharra, igerilekuan izandako jarioa dela eta.

Ordiziako kiroldegia. JUAN CARLOS RUIZ / FOKUIZ
xabier martin
2023ko urtarrilaren 9a
19:30
Entzun

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi du Ordiziako Majori kiroldegia itxi behar izan dutela gaur arratsaldean, hango igerilekuan egon den kloro jario bat tarteko. Suhiltzaileak, Ertzaintza eta udaltzainak joan dira kiroldegira, abisua jaso ondoren.

Itxura batean zenbait pertsona artatu behar izan dituzte kiroldegian bertan, begietan narritadura izan dutelako, eta arnasteko arazoak ere bai. Zaurituetako zazpi ospitalera eraman behar izan dituzte. Egoera ikusita, kiroldegia ixteko agindua eman dute, eta 200 bat lagun atera dituzte instalazioetatik. Ertzaintzak hesi batekin inguratuta dauka kiroldegiaren eremua.

Duela bi hilabete inguru, beste kloro jario bat gertatu zen Hernaniko kiroldegian. Orduan 20 bat pertsona artatu behar izan zituzten.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.