Koronabirusa

Eusko Jaurlaritzak adierazi du bi pertsona kutsatuta daudela COVID-19aren aldaera berriarekin

Kraken du izena aldaera berriak, eta, OME Osasunaren Mundu Erakundeak adierazi duenez, orain arteko kutsakorrena da.

Bi pertsona kutsatuta daude Kraken aldaerarekin EAEn. GORKA RUBIO / FOKU
Isabel Jaurena.
2023ko urtarrilaren 10a
14:13
Entzun

Kraken izena du COVID-19aren aldaera berriak, eta, OMEk adierazi duenez, orain arteko kutsakorrena da. Bingen Zupiria, Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak erran du ez duela baztertzen datozen asteetan «kutsaduren uholde berri bat» egotea. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan bi lagun kutsatuta daudela baieztatu du.

«Pandemia baten aurrean gaude, pandemian jarraitzen dugu, eta berriro ere gaixotasun honen izaera globala edo mundu mailakoa agertzen ari da», azaldu du Zupiriak. Hala, nabarmendu du munduko osasun sistemak «agertzen ari diren eta datozen asteetan agertzen ahal diren aldaera guztien jarraipen bat» egiten ari direla. Baina, hala ere, gogoratu du txertoa dela pandemiari aurre egiteko dagoen «bitarteko eraginkor bakarra». Eta Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan oroitzapen dosiak jartzen ahal direla.

Gotzone Sagardui Osasun sailburua ere gaiaz mintzatu da, eta erran du, Zupiriak aipatutako bi kasuez gain, joan diren asteetan bertze batzuk ere egon ahal izan direla. Hala ere, ez du larritasun mezurik transmititu: «Badirudi kutsatzeak ez direla beste une batzuetan izan direnak bezain larriak, ezta larriagoak ere».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.