Lan heriotzak

Langile bat hil da Kutxabanken Izarrako bulegoan

Lan heriotza ez-traumatikoa izan da. 56 urte zituen. Aurten lanean hildako lehenengo behargina da.

Laneko heriotza bat salatzeko mobilizazioa. FOKU
2023ko urtarrilaren 10a
18:37
Entzun

R.U.S. 56 urteko langilea hil zen atzo arratsaldean Kutxabankek Izarran (Araba) duen bulegoan. LABek jakinarazi duenez, lanean bakarrik ari zela hil zen.

Sindikatuak gogoratu du iaz 23 heriotza ez-traumatiko izan zirela, «arazo kardiobaskularrak eragiten dituzten faktore laboralak tarteko», eta azpimarratu du azken urteetan gehien ugaritzen ari den arrisku faktorea dela. «Ez da kasualitatea Kutxabanken gisako enpresetan arrisku faktore hau areagotu izana, haren pribatizazioak gizartean eragin duen galeraz gain, langileen lan baldintzetan eta bizi kalitatean ere eragina izan baitu. Bulegoak ixteak eta lantaldea murrizteak eragin zuzena izan du lan karga eta erritmoetan, eta horrek lan arriskuak areagotzen ditu».

Eusko Jaurlaritzari eskatu dio halako arriskuei aurre egiteko bitarteko gehiago jartzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.