Zinema

'The Fabelmans' eta 'The Banshees of Inisherin', garaile Urrezko Globoetan

Steven Spielbergen filmak pelikula dramatiko onenaren saria irabazi du, eta Martin MacDonaghenak, berriz, komedia edo musikal onenarena

Steven Spielberg, jaso dituen bi sariekin. CAROLINE BREHMAN / EFE
mikel lizarralde
2023ko urtarrilaren 11
11:56
Entzun

Hollywoodeko atzerriko prentsaren elkarteak gaur goizaldean banatu ditu bere sariak, Urrezko Globoak, eta bi garaile nagusi izan dira: The Fabelmans eta The Banshees of Inisherin. Steven Spielbergen filmak drama alorreko pelikula onenaren saria eskuratu du, eta Spielbergek berak zuzendari onenarena. Martin MacDonaghenak, berriz, hiru sari irabazi ditu: komedia edo musikal onenarena, gidoi onenarena MacDonaghentzat berarentzat, eta komedia edo musikaleko gizonezko aktore onenarena (Colin Farrell).

Dramako interpretazio onenaren sariak Austin Butlerrentzat (Elvis) eta Cate Blanchettentzat (Tár) izan dira, eta komedia edo musikaleko emakumezko aktore onenarena, berriz, Michelle Yeoh-k irabazi du, Everything Everywhere All At Once filmagatik. Taldeko interpretazio onenaren sariak, berriz, Ke Huy Quanek eta Angela Bassettek jaso dituzte, Everything Everywhere All At Once eta Black Phanter: Wakanda Forever filmetan egindako lanagatik, hurrenez hurren.

Soinu banda onenaren saria Justin Hurwitzek jaso du (Babylon), eta abesti onena RRR filmeko Naatu Naatu izan da.

Gullermo del Tororen Pinocchio filma izendatu dute animaziozko film onena, eta Santiago Mitreren Argentina, 1985, berriz, atzerriko film onena.

Telebistako sariei dagokienez, House of the Dragon izan da drama onena, Abbott Elementary komedia edo musikal onena, eta The White Lotus telesail labur onena.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.