Sansebastianak

4.700 umek baino gehiagok parte hartuko dute Donostiako haur danborradan

Danborradan bi kide berrik parte hartuko dute: Union Artesana elkarteko UA150 haur danborradak eta Amaratarra Txiki danborradak.

Donostiako Haur Danborradaren aurkezpena, gaur. DONOSTIAKO UDALA
Isabel Jaurena.
2023ko urtarrilaren 13a
14:21
Entzun

Bi urteko etenaldiaren ondoren, San Sebastian eguneko 12:00etan eginen da Donostiako haur danborrada. Udalak adierazi duenez, 4.700 umek baino gehiagok parte hartuko dute desfilean, 48 konpainia osatuz. Gaur aurkeztu dute ekitaldia Eneko Goia Donostiako alkateak, Jon Insausti hiriko kultura zinegotziak eta danborradako pertsonaiek.

Danborradan beste bi kidek parte hartuko dute: Union Artesana elkarteko UA150 haur danborradak eta Amaratarra Txiki danborradak. Unnion Artesanarena bezperan irtenen da, 18:00 aldera. Amaratarra, berriz, 17:15ean hasiko du bere iblibidea Amarako kaleetan barrena, eta 18:25ean Armerien plazatik pasatuko da.

Ekitaldiko pertsonaia nagusiei dagokienez, Orixe Ikastolako Paul Martinez Pey izanen da Danbor Nagusia. Zurriola Ikastolako Irati Martinez eta Unai Barros, berriz, jenerala eta laguntzailea, hurrenez hurren. Danborradarekin batera ateratzen den karrozan XIX. mendeko pertsonaiak egonen dira, eta horiek Zurriola Ikastolako ikasleek interpretatuko dituzte.

Eguraldia

Urtarrilaren 20an eguraldi txarra eginez gero, desfilea hurrengo igandean eginen da: urtarrilaren 22an. Betiere, danborrada bertan behera geldituz gero, urtarrilaren 20an bertan jakinarazpen ofizial bat zabalduko da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.