Reala

Roberto Olabe: "Ilusioz nago proiektuari ekarpena egiten jarraitzeko"

Beste hiru urtez kontratua berritu ostean, Realeko kirol zuzendariak berretsi du gauzak dituztela egiteko oraindik. Goian jarri du begirada denboraldi honetan: "Gauzak dauden bezala, Txapeldunen Liga jokatzeko borrokan egon nahi dugu"

2023ko urtarrilaren 13a
22:51
Entzun

Esker hitzekin hasi du Jokin Aperribai Realaeko presidenteak Roberto Olabe Futbol zuzendariaren kontratu berritzearen inguruko prentsaurrekoa. "Eskerrik asko geratzeagatik, beste gauza batzuk ez entzuteagatik eta egiten ari zaren lanagatik". Ondoren etorri da Olaberen erantzuna. "Egindakoa sendotzen amaitu behar dugu. Urte politak ditugu aurretik".

Txuri-urdinen futbol zuzendariak argi esan du: "Proiektu honek hazteko tarte handia du oraindik, eta ni ilusioz nago laguntzen jarraitzeko. Hazten jarraitu behar du, nortzuk garen ahaztu gabe". Ikusmira goian jarri du. "Gauzak nola dauden ikusita, Txapeldunen Ligara sailkatzeko borrokan egon nahi dugu".

Olabek berretsi du gauzak daudela oraindik egiteko. "Kopa irabazi eta Europara hiru aldiz sailkatu ostean, etorri nintzenean baino ardura gehiago sentitzen dut". Eta pozik agertu da proiektua lortu duen "segida, egonkortasun eta heldutasunagatik". Argi du hori dela bidea. "Ezin dugu gure jendeaz ahaztu, beste gauza bat izateko". Eta ereduaz ondorengoa azaldu du: "Harrobian dauden jokalarien %80ak Gipuzkoakoak izan behar dute, eta lehen taldean %60a. Eredu hori indartu behar dugu, hori delako oinarria. Gure proiektuari traizio ez egiten ahaleginduko gara"

Futbol zuzendariak berretsi du ez dela fitxaketarik egongo neguko merkatuan. "Izatekotan, jokalarien bat utzita aterako da".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.