Hauteskundeak

Bilboko plaza bat «desinfektatu» dute, Voxen ekitaldi baten ostean

Bilboko San Frantzisko auzoan egin zuen ekitaldi bat Vox Espainiako alderdi ultraeskuindarrak ostiralean, eta gizarte eragileek deituta, plaza bat garbitu dute, «faxismoak» auzoetan lekurik ez duela aldarrikatzeko.

Ekintzaile antifaxistak, Bilbo Fleming plaza garbitzen. ECUADOR ETXEA
2023ko urtarrilaren 14a
22:28
Entzun

Hainbat gizarte eragilek deituta, Bilboko Fleming plaza garbitu dute larunbat goizean Bilbon, atzo Voxek eta Javier Ortega Smith eskuin muturreko alderdi espainiar horretako ordezkariak bertan ekitaldi politiko bat egin zutelako. San Frantziskoko, Bilbo Zaharreko eta Zabalako herritarrek egin dute «desinfekzioa». Ecuador Etxeak jakinarazi duenez, ez da kasualitatea Voxek bertan hastea hauteskunde kanpaina, auzo horietan azpimarratzekoak baitira pobrezia, gizarte bazterketa, zerbitzu publikoen eskasia, etxebizitza arazoak, arrazakeria poliziala eta instituzionala.

«Baina horiez gain, auzo bizi eta antolatuak dira, egunero elkartasunezko harremanak eraikitzen dituztenak, erakundeen utzikeria salatzen dutenak eta, kasu honetan bezala, matxismoa, aporofobia, arrazakeria, homofobia edo transfobia bultzatzen duen edozein adierazpen faxistari aurre egiten diotenak. Voxek hori dena ordezkatzen du», adierazi du.

Atzo Voxek Bilbon egin zuen ekitaldian polizia ugari egon ziren, baina jarraitzaile gutxi bildu zituzten. Poliziek zainduta herritarrei esku orriak banatzen aritu ziren Ortega Smith Espainiako Voxeko presidenteordea eta Niko Gutierrez alderdiaren Bizkaiko presidenteak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.