Errepideak

N-1 errepideko lerro bat zabaltzea lortu dute

Gutxienez hamar kilometroko ilarak sortu dira Tolosa inguruan, Itsasondoraino, Donostiarako bidean, kamioi bat irauli delako, eta zama astuna errepidera erori delako

Istripuaren irudi bat. TOLOSALDEKO ATARIA
2023ko urtarrilaren 16a
11:58
Entzun

Euriak goiza zaildu du errepideetan. N-1 errepidea itxi behar izan dute, Tolosa inguruan (Gipuzkoa), Donostiarako bidean, kamioi bat irauli delako. Gidariak ez du minik hartu, baina ibilgailuak zama astuna zeraman, eta hori errepidean geratu da. Eguerdi parterako, gutxienez hamar kilometroko ilarak eragin ditu ezbeharrak, Itsasondoraino (Gipuzkoa). Edonola ere, 13:00ak baino lehentxeago, ezkerreko lerroa irekitzea lortu dute, eta ilarak laburtzea espero dutela esan du Eusko Jaurlaritzak.

Garabi handi bat beharko da kamioia eta haren zama errepidetik jasotzeko. 10:30 aldera irauli da, 435. kilometroan.

Legorretan (Gipuzkoa), beste istripu bat gertatu da goizean: kamioi batek guraizearena egin du. Halere, horrek ez du horrenbesterako ilararik sortu, kamioia erraz atera ahal izan dutelako errepidetik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.