Ahalduntze prozesuetan parte hartzen duten emakumeetan aldaketak daude, ikerketa baten arabera
40 eta 69 urte bitarteko emakumeak dira ahalduntze prozesuetan gehien parte hartzen dutenak.

Ahalduntze prozesuek osasunean zer onura dituzten jakitea eta prozesu horien garrantzia nabarmentzea. Horiek dira Gipuzkoako ahalduntze taldeak: parte hartzeko arrazoiak eta aldaketa esanguratsuak txostenaren helburuak. Pepa Bojo psikoterapeuta da dokumentuaren egilea, eta azaldu du ahalduntze tailerretan parte hartzen duten Gipuzkoako emakumeen herenek baino gehiagok autoestimu eta segurtasun pertsonal handiagoa dutela.
Gaur egin dute txostenaren aurkezpena, eta han izan dira egilea eta Nerea Isasi Gipuzkoako Foru Aldundiko Berdintasun zuzendaria. Isasik adierazi du ikerketak «garrantzi handia» duela, jakiteko ahalduntze eskolek zer-nolako ekarpena egiten duten.
Dokumentuak azaltzen du 40 eta 69 urte bitartekoak direla ahalduntze prozesuetan gehien parte hartzen dutenak. Hala ere, 40 urtetik beherakoak eta 70etik gorakoak ere hasi dira parte hartzen, poliki-poliki. Lagineko emakumeen herenarendako, osasuna da parte hartzeko arrazoi nagusia.
Gaiak
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.