'De Miguel auzia'

EH Bilduk eskatu du debekatzeko administrazio publikoek Stoa enpresarekin kontratuak egitea

'De Miguel auzian' zigortu dute Sergio Fernandez Oleaga enpresako administratzaile ohia. Amvisa ur sozietateak bi kontratu adjudikatu zizkion Stoari, EH Bilduk gogora ekarri duenez.

'De Miguel auziaren' epaiketaren saio bat, artxiboko irudian. JAIZKI FONTANEDA/ FOKU
Edurne Begiristain.
2023ko urtarrilaren 17a
15:43
Entzun

Administrazio publikoek Stoa Studio Tecnico de Obras y Arquitectura enpresarekin kontratuak egitea debekatzeko eskatu du gaur Gasteizko EH Bildu udal taldeak. Izan ere, enpresa horren administratzailea Sergio Fernandez Oleaga ustelkeriagatik zigortu dute De Miguel auzian, komisioak ordaintzeagatik –urtebete eta sei hilabeteko kartzela zigorra ezarri diote–. Rocio Vitero zinegotziak proposatu du ustelkeriagatik zigortutako enpresa hori kontratatzeko debekua jasotzea EAEko Lizitatzaileen eta Enpresa Sailkatuen Erregistroan eta ROCELE Espainiako erakundean.

Gasteizko Udaleko sozietate publikoen batzordean egin du eskaera Viterok. Han gogoratu du Amvisa ur sozietateak bi kontratu esleitu zizkiola Stoari, «enpresa ustelkeriagatik ikertzen ari zirenean», baina epaia irmoa ez zela argudiatu zuen Gorka Urtaran alkateak haren defentsa egiteko. «Orain, epai irmoarekin, ez dago zalantzarik, udal honek argi eta garbi jokatu behar du ustelkeriaren aurrean», azpimarratu du EH Bilduko zinegotziak. Hala, «interes publikoaren aurka doazen eta horrekin legez kanpoko onurak atera nahi dituzten praktikak dituztenekin» kontratuak egitea debekatzeko eskatu du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.