Euskara
Ibon Sarasolak euskara modernoaren hiztegirik zabalena argitaratu du
'Egungo Euskararen Hiztegia' izena du, eta EHUko Euskara Institutuan garatu da proiektua.

70.700 sarrera eta 529.000 adibide biltzen ditu Egungo Euskararen Hiztegiak (EEH), euskara modernoaren hiztegirik zabalenak. Ibon Sarasola hizkuntzalari eta euskaltzainak hamabost urtez egindako lana da, eta berriki akitu du.
Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Euskara Institutuaren barruan landutako proiektu bat da, eta Josu Landa idazle eta kazetariak ere lagundu du. Edonork kontsultatu dezake, EHUren webgunean baitago eskuragarri.
Ez da Sarasolak lantzen duen lehenbiziko hiztegia, 2005ean Orotariko Euskal Hiztegiaren lehenbiziko edizioa argitaratu baitzuen. 2007an, Euskal Hiztegia zabaldu zuen, eta, urte berean, Hiztegi Batua Euskal Prosan hiztegiaren lanketan parte hartu zuen.
Gaiak
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.