Albistea entzun

Pentsioak

Urtarrilaren 31n izango da erretretaren erreformaren aurkako bigarren mobilizazio eguna

Lehen eguneko protesta «garrantzitsua» izan dela onartu du Frantziako Gobernuak. Edonola ere, Emmanuel Macron presidenteak esan du ez duela atzera egingo, eta erreforma onartuko dutela.

Frantziako sindikatu nagusietako buruak, gaur, Pariseko manifestazioan.
Frantziako sindikatu nagusietako buruak, gaur, Pariseko manifestazioan. Yoan Valat / Efe Tamaina handiagoan ikusi

Iker Aranburu -

2023ko urtarrilak 19

Lehen xedea aise lortu dute Frantziako sindikatuek: jendetza kalera ateratzea gobernuak indarrean jarri nahi duen erreformaren aurka. Orain bigarren helburu bat dute, aurrenekoa baina zailagoa: erreformaren aurkako mugimendu iraunkor bat osatzea, gobernua makurrarazteko. Dagoeneko jarri dute bigarren hitzordua: urtarrilaren 31n izango da.

Sindikatuen aspaldi ikusi gabeko batasunak isla izan du gaurko protesta egunean. Manifestazio jendetsuak izan ziren Frantziko hiri gehienetan; bi milioitik gora lagun manifestatu direla esan dute sindikatuek, eta kopurua 1,12 milioira murriztu du Poliziak.

Bata edo bestea izan, jende asko izan zela onartu du Olivier Dussopt Lan ministroak. «Bagenekien mobilizazioa garrantzitsua izango zela, erretreta gai berezia delako».

Sindikatuak, pozik

Manifestari gehien Parisen bildu da, 400.000 lagun, CGTren arabera. Han izan dira Frantziako sindikatu nagusietako buruak, pozik mobilizazioak izandako jarraipen zabalarekin. «Inkestetan irakurtzen dugunaren isla izan da mobilizazioa; hau da, herri honetako herritar gehienak erreformaren aurka daude», aldarrikatu du Phillippe Martinez CGTko idazkari nagusiak.

«Erakunde guztiak hemen gaude. Horrek erakusten du jendea sumindua dela», esan du Gaelle Martinez Solidaires sindikatuko idazkariak. «Erretiro ona nahi dugu, ez dugu erretretara hautsita iritsi nahi, nekatuta», gaineratu du Laurent Escure UNSAko buruak.

Manifestazioa, oro har, baketsua izan da, baina izan dira istilu gutxi batzuk ere. Poliziak 38 lagun atxilotu zituen, arma zuriak eramateagatik eta txikizioak egiteagatik.

Macron, irmo

Baina egun bakarreko protestak ez du Emmanuel Macron Frantziako presidentea gibelaraziko. Bartzelonan zela, amore emateko asmorik ez du azaldu Frantziako Errepublikako presidenteak. «Gobernuak erreformarekin jarraituko du, errespetuz, elkarrizketarako asmoarekin, baina irmotasunez eta ardura erakutsiz».

Kaleko protesten «legitimotasuna» onartuta ere, erreformaren izaera «demokratikoa» aldarrikatu du presidenteak, erretreta gibelatzeko asmoa zuela iragarri baitzuen hauteskunde presidentzialetako kanpainan. «Gauzak esan egin behar dira hautaketa demokratikoak egiten direnean. Eta hauteskunde presidentzialetan eta legebiltzarrekoetan gauzak oso argi esan ziren». Gobernuak bere erreforma aurkeztu aurretik sindikatuekin eta patronalekin negoziatu duela gaineratu du, eta orain diputatuen eta senatarien txanda da «proiektua aberasteko». Demokratikoa ez ezik, bidezkoa ere iruditzen zaio erreforma Macroni: «Nahi baduzu belaunaldien arteko ituna justua izatea, erreforma egin egin behar da».

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Nupes ezkerreko koalizioko diputatuak gobernuaren eta haren errtretaren erreformaren aurkako kartelekin, atzo, Frantziako Asanblean. ©TERESA SUAREZ / EFE

Erretreten erreforma onartuta geratu da, Frantziako Gobernuak zentsura mozioa doi-doi gainditu ostean

Iker Aranburu

Erreforma geratzeko azken saioak huts egin du, baina gehiago ahuldu du Frantziako Gobernuaren kapital politikoa.

Grebalariak Mardyck-eko erregai biltegia blokeatzen, iragan astean. ©Teresa Suarez / Efe

Findegietako langileen greba erregai eskasia zabaltzen ari da Frantzian

Iker Aranburu

Ipar Euskal Herrian oraindik ez da arazo handirik. Frantziako Gobernuak lan egitera behartu ditu Marseilla ondoko petrolio biltegi bateko langileak.

BM supermerkatu bat, artxiboko irudian. ©Andoni Canellada / FOKU

Inflazioak eragindako kontsumo-ohituren aldaketei aurre egin diela dio Uvescok

Iñaut Matauko Rada

Inflazioak baldintzatutako urtean %5,3 handitu ditu salmentak supermerkatuen taldeak, eta 986 milioi euro fakturatu ditu. Prezioen murrizketak balio-katearen puntu guztientzat jasangarriak izan behar direla uste dute.

Volkswagenen erakustokia Bruselako auto azokan. ©STEPHANIE LECOCQ / EFE

Auto salmentak %11,5 ugaritu dira aurten Europan

Imanol Magro Eizmendi

Osagaien krisiak eragindako inbutua arintzen ari da, eta zazpigarren hilabetez jarraian egin dute gora salmentek. Espainian eta Italian izan da gorakadarik handiena.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.