Azazetako parke eolikoa geldiarazteko eskatu du Gasteizko udalbatzak

Udal gobernuak mozioaren aurka bozkatu du. Oposizioak Gasteizko Mendien babesa areagotzea galdegin dio Eusko Jaurlaritzari.

Parke eolikoen aurkako protesta Gasteizen. JAIZKI FONTANEDA / FOKU
Olatz Silva Rodrigo.
2023ko urtarrilaren 20a
12:37
Entzun

Gasteizko udalbatzak mozio bat onartu du gaur, eta Eusko Jaurlaritzari eskatu dio Gasteizko Mendien babesa areagotzeko eta Azazetarako parke eolikoa «berehala» geldiarazteko. EAJk eta PSE-EEk mozioaren aurka bozkatu dute. EH Bildu, Elkarrekin eta PP alderdiek, berriz, alde.

Mozioan, Jaurlaritzari exijitu diote tramite guztiak egin ditzala Gasteizko Mendiak parke natural izendatzeko. Eta esan diote bertan behera uzteko parke naturalean eragin negatiboa izan dezaketen proiektuak, bereziki Aixeindarrek Azazetan sortu nahi duen parke eolikoa gelditzeko. Iberdrolak eta Eusko Jaurlaritzak Energiaren Euskal Erakundearen bitartez osaturiko elkartea da Aixeinder. Eta, mozioan azpimarratu dutenez, eraiki nahi duten parke eolikoak Gasteizko Mendien «balio naturalak hondatu» ditzake.

Zortzi sorgailuko parke eoliko bat sortzea da asmoa, 37 milioi euro baino gehiagoko aurrekontuarekin. Jaurlaritzak asteartean adierazi zuen laster onartuko duela ingurumen inpaktuaren adierazpena. Eta aldekoa izango da. Kautelazko neurri batzuk proposatu ditu, fauna eta flora babesteko. Besteak beste, sistema batzuk instalatzea hegaztiak hurbiltzen direnean errotak gelditzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.