2022ko urtekaria

'Sorioneku' azala, 2022ko gustukoena

Botoa eman dutenen artean egindako zozketan, Arantza Arregi Trojaola eta Ainhitze Kalonje izan dira sarituak. BERRIAren bi produktu sorta eskuratuko dituzte: BERRIA botila, motxila, kamiseta, bisera, 'Kurdistan' liburua eta 2023ko agenda.

2023ko urtarrilaren 23a
12:09
Entzun

BERRIAren irakurleek aukeratu dute 2022ko azal gustukoena: Irulegiko Eskua aurkeztu ondorengo azala aukeratu dute, Sorioneku izenburua zeramana eta lehen orrialdean esku hori bera jaso zuena; azaroaren 15ean argitaratu zen. Azal horrek 173 boto eskuratu ditu guztira. Alde handiz aukeratu dute irakurleek. Gustukoenetan bigarrena urtarrilaren 30ekoa izan da: Zaldibarko hondamendiaren perituen txostenak zer zioen argitaratu zuen BERRIAk, eta, azalean, BERRIAko diseinu taldeak egindako muntaketa bat ageri zen. 99 boto jaso ditu.

Ikusi emaitza guztiak bozketaren orrialdean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.