Trafikoa
Ireki dute A-15 errepidea, goizean itxita egon ostean
Bi kamioik eta lau autok elkar jo dute Gorritin izan den istripu batean. Izotzak eragin du.

Tenperatura hotza izango da gaur ere, eta horrek errepide sare nagusiari eragingo dio oraindik. Gaur goizean, 05:00 aldera, istripu handi bat izan da Gorriti parean (Nafarroa), A-15 errepidean: kamioi batek erdibitzailea jo du, eta beste kamioi batek eta lau autok jo dute elkar jarraian. Bi lagun zauritu dira. Ustez, izotzak eragin du istripua. Hori dela eta, itxita egon da errepidea; 09:30 aldera ireki dute lerro bat, eta 10:00ak aldera errepide osoa.
"eu">â¹ï¸Â #A15 errepidea guztiz IREKITA.
— Trafiko (@trafikoaEJGV) January 24, 2023
â¹ï¸Â A-15 carretera ABIERTA en su totalidad.#Andoain #Trafikoa
Gaurko ez dira prezipitazio ugari espero, baina tenperatura hotzak direla-eta arretaz ibiltzeko eskatu dute erakundeek, nagusiki, izotzagatik. Ipar haizea izango da egun osoan, eta elur kota 300-500 metroan izango da, arratsaldean goraxeago. Gauean hainbat tokitan erregistratu dituzte zero azpiko tenperaturak.
Gaiak
Kinka buletina
Klima larrialdiari eta ingurumenari buruzko azken berriak zabaltzen dituen buletina.