Albistea entzun

Ikastolen jaiak

Maiatzaren 14an izanen da 40. Herri Urrats Senperen

Irailean irekitzekoa duten Seaskaren bosgarren kolegioarentzat izanen da aurtengo dirua. Su ta Gar taldeak eginen du ikastolen festaren kantua

Herri Urrats eta Seaskako ordezkariak Baionan
Herri Urrats eta Seaskako ordezkariak Baionan Guillaume Fauveau Tamaina handiagoan ikusi

Ekhi Erremundegi Beloki -

2023ko urtarrilak 25

Maiatzaren 14an izanen da 40. Herri Urrats Senperen (Lapurdi), eta Seaskak gaurdanik dei egin die euskaltzale guziei bertan parte hartzera joateko. Aurtengo dirua Seaskaren bosgarren kolegioa laguntzeko izanen da. Obrak hasiak dira, eta heldu den ikasturtetik aitzina hasiko dira ikasleei harrera egiten. Seigarreneko eta bosgarreneko bina klaserekin abiatuko dira, eta ondoko urteetan garatzen joatea da asmoa. Senpereko kolegioak Zuraide eta Basusarri arteko ikasleak hartuko ditu: 150 lehen etapa batean, baina laster 300 ikasle izatea ere espero dute.

Urratsak zubi izanen da aurtengo Herri Urratsentzat hautatu duten leloa, eta Su ta Gar taldeak eginen du kantua. «Zubiek herria batzen dute, Hego eta Ipar Euskal Herria batzeko lan egiten du Seaskak, eta baita euskara eta jendartea lotzeko ere», esplikatu du Koldo Rodriguez Herri Urratseko koordinatzaileak. «Azken Urteetako urratsek zubiak eraikitzeko balio izan dute, eta lan horretan jarraitu behar dugu, zimenduak indartzen». Umorez osatu du Beñat Bidegain Herri Urratseko antolatzaile taldeko kideak: «Su ta Garrek Herri Urratsen adina du gutxi gorabehera. Belaunaldien arteko zubia egiteko ere balio du». Musika taldeak izan duen jarrera eskertu du Herri Urratsek: kantua egiteko deitu zituztenean aste bateko epea eskatu zieten hasieran, baina bi ordutara deitu zituzten baiezkoa emanez.

Urtero bezala, aurten ere ekitaldiz betea izanen da Herri Urrats arteko bidea: otsailaren 2an Goazen telesailaren 9. denboraldiko azken kapituluaren aurre-estreinaldia eskainiko dute Donibane Lohizuneko (Lapurdi) Le Select zinegelan, eta ondoren aktoreekin solasteko parada izanen da. Martxoaren 4an, Delirium Tremens eta Unidad Alavesa taldeen kontzertua izanen da Miarritzeko (Lapurdi) Atabal gelan. Eta Martxoaren 5ean 'Hitzetik Urratsera' bertso saioa eginen dute Senpereko (Lapurdi) gelan. Euskal Herriko bertsolari txapelketako zortzi finalistek kantatuko dute. Baina hitzordu garrantzitsuena apirilaren 2an izanen da: urtebetetze bikoitza ospatuko dute Baionako Lauga gelan: Herri Urratsen 40 urteak eta Pirritx Porrotx eta Marimototsen 35 urteak. Ekitaldi guzien sarrerak salgai daude www.herriurrats.eus webgunean.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Idurre Eskisabel Kontseiluko idazkari nagusia eta Paul Bibao karguan haren aurrekoa, atzean Kontseiluko eragileetako ordezkarik dituztela, gaur, Durangon (Bizkaia). ©Marisol Ramirez / FOKU

Adostasunak eta «letra larriko politika» aldarrikatu ditu Eskisabelek, Kontseiluaren lema hartuta

Julen Aperribai

Euskararen biziberritzea «justiziari eta kohesio sozialari muin-muinean» lotutako auzia dela defendatu du idazkari nagusiak, eta balio horiekin bat egiten duten guztiekin adostasunak bilatuko dituela aurreratu. Tresna berriak behar dituzte euskaldunek, haren arabera, «bizitza bizigarriak izango badituzte».

Sindikatu Medikoko ordezkariak, atzo, Iruñean egin zuten agerraldian. ©AITOR KARASATORRE / FOKU

Sindikatu Medikoak ezezkoa eman dio Osasunbidearen eskaintzari, eta eskaerak gogortu ditu

Ion Orzaiz

Sindikatu ultrakontserbadorea ez da azaldu Nafarroako Gobernuarekin zuen bilerara, eta esan du biharko greba deialdiari eutsiko diola «eskaintza zoragarri bat jaso ezean»

Mutilentzat bakarrik den Erain ikastetxea, artxiboko irudi batean ©Gorka Rubio/ Foku

Eusko Jaurlaritzak finantzaketa etengo die ikasleak sexuaren arabera banatzen dituzten ikastetxeei

Edurne Begiristain

Jokin Bildarratzek esan du «ahalik eta modu adostuenean» egin nahi dutela prozesua, eta ikastetxeekin harremanetan direla. Eusko Jaurlaritzak halako sei ikastetxe ditu itundurik.

Araban %70eko jarraipena izaten ari da greba, letradu elkarteen arabera. ©Juanan Ruiz / Foku

Epaitegiak «kolapsatuta», letraduen grebaren ondorioz

Maite Asensio Lozano

Hego Euskal Herriko letraduek astea bete dute gaur greba mugagabean. Soldatak igotzeko eskatu diote Espainiako Justizia Ministerioari.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.