Albistea entzun

Koronabirusa

Hego Euskal Herriko garraio publikoan otsailaren 8an kendu ahalko da maskara

Espainiako Osasun ministroak esan du datu epidemiologikoak «oso egonkorrak» direlako hartu dela erabakia. Osasun zentroetan eta farmazietan derrigorrezkoa izango da aurrerantzean ere.

Pertsona batzuk, maskara jantzita, autobusean
Pertsona batzuk, maskara jantzita, autobusean Juan Carlos Ruiz/ Foku Tamaina handiagoan ikusi

Berria -

2023ko urtarrilak 26

Garraio publikoan maskara janzteko derrigortasuna bertan behera geratuko da otsailaren 8an, Espainiako Gobernuak hala erabakita. Ministroen Kontseiluak otsailaren 7an sinatuko du maskararen erabilera garraio publikoan bertan behera utziko duen agindua, eta hurrengo egunean sartuko da indarrean. Maskara janztea derrigorrezkoa izango da aurrerantzean ere osasun zentroetan, erietxeetan eta zentro soziosanitarioetan, hala nola optiketan, farmazietan eta hortz kliniketan.

Carolina Darias Osasun ministroak adierazi du egoera epidemiologikoa «oso egonkorra» delako hartu dela maskara garraio publikoan kentzeko erabakia. Azaldu du gobernuaren asmoa zela maskara garraio publikoan erabiltzen segitzea arnas aparatuko gaitzen sasoia amaitu arte –martxo amaiera arte–, baina arduradun teknikoekin eztabaidatu ostean ondorioztatu dute egoera epidemiologikoak aukera ematen duela debekua lehenago kentzeko.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Nafarroan osasun publikoaren aldeko manifestazio sindikala, pasa den asteburuan, Iruñean / ©Jagoba Manterola / Foku

Bertan behera utzi dute Osasunbideko greba, LABek eta UGTk gobernuarekin akordioa lortuta

Ion Orzaiz

Osasun Departamentuaren azken eskaintzak beren aldarrikapenen «zati bat» bermatzen duela azaldu dute sindikatuek

Zupiria, Aizpurua eta Dobaran, VII. Inkesta Soziolinguistikoa aurkezten, atzo, Donostian ©Jon Urbe / Foku

Euskaldunen erdiak baino gehiago eremu erdaldunetan bizi dira

Arantxa Iraola - Irati Urdalleta Lete

VII. Inkesta Soziolinguistikoa aurkeztu du Eusko Jaurlaritzak. Biztanleen %21,9k erabiltzen dute euskara erdara adina edo gehiago, 2016an baino 38.000 gehiagok. Gazteak aritzen dira gehien

Seaskako ikasleak, atzo, Bernat Etxepare lizeoaren aitzinean, Baionan. ©GUILLAUME FAUVEAU

Parisen «mespretxua» salatu du Seaskak, eta borrokan segituko dutela erran

Ekhi Erremundegi Beloki

Jorajuriak erran du brebeta euskaraz pasatzeko eskubidea «irabazi» dutela. Seaskako 120 ikaslek frantsesez eginen dituzte baxoko azterketak

Kontseilu Sozialisten pintaketetako bat, Orbital Critical Systemsen Artikako (Nafarroa) egoitzan. ©Gedar Langile Kazeta

Hainbat armagintza enpresatan pintaketak egin dituzte, «gerraren kolaboratzaile» izateagatik

Paulo Ostolaza

Kontseilu Sozialistek markatu dituzte Gasteizko Aernnova, Artikako Orbital Critical Systems, Barakaldoko ITP Aero eta Andoaingo SAPA. Mobilizazioetara deitu dute martxoaren 31rako eta apirilaren 1erako.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...