Albistea entzun

Palestina

Israelgo armadak hamar palestinar hil ditu bi erasotan

Lehen oldarraldian, Israelgo indarrek bederatzi lagun erail dituzte Zisjordaniako Jenin hiriko errefuxiatuen kanpalekuan, «eraso terrorista» bat eragozteko; hamargarrena, Jerusalem ekialdean hil dute.

Palestinarrak gizon baten hilotza eramaten, Jeninen.
Palestinarrak gizon baten hilotza eramaten, Jeninen. ALAA BADARNEH / EFE Tamaina handiagoan ikusi

Julen Otaegi Leonet - Isabel Jaurena - Mikel O. Iribar -

2023ko urtarrilak 26

Azken zenbaketen arabera, behintzat hamar palestinar hil dituzte Israelgo militarrek, bi erasotan. Lehen oldarraldian, bederatzi pertsona hil dituzte, tiroz, Zisjordaniako Jenin hirian egindako sarekada batean. Beste hogei lagun inguru ere zauritu dituzte; horietatik lau, larri. Palestinako Osasun Ministerioaren datuak dira, eta Mai al-Kaila ministroaren arabera, egoera «oso kritikoa» pairatzen ari dira. Izan ere, esan du Israelgo militarrek «eragotzi» egin dietela anbulantziei Jeningo errefuxiatuen kanpamentuan sartzea. Era berean, salatu dute hiriko ospitaleko pediatria sailean negar gasa bota dutela.

Arratsaldeko erasoan, berriz, 22 urteko palestinar bat hil dute Israelgo indarrek, tiroz, Al-Ram hirian, Jerusalem ekialdean. Horrez gain, gutxienez bederatzi pertsona zauritu dituzte. Hala jakinarazi du Palestinako Osasun Ministerioak, WAFA berri agentziak jasotakoaren arabera.

Bestalde, Israelgo armadak azaldu du «eraso terrorista» bat eragozteko egin duela goizeko ekintza —han gutxi gorabehera 07:00ak zirenean jo du kanpamentuko alarmak—. Militarrek eta mugako poliziek parte hartu dute horretan. Hala, Herzi Halevi Israelgo Armadako buruak militarrei «prestakuntza indartu» dezatela agindu die, baita «terrorismoaren kontrako jarduerak aurrera eramaten» jarraitzeko ere. Anas Huwaixeh Jeningo berriemaileak Middle East Eye kazetari azaldu dionez, «Palestinako gudularien eta Israelgo soldaduen arteko tiroketa bat izan da, eta, gero, are indar gehiago sartu dira kanpamentuan»; «hamarnaka ibilgailu militar» bildu dira horren inguruan. Ekintza horretan, argindarra, Interneta eta estaldura ere moztu dizkiete errefuxiatuen kanpamentukoei.

Mahmud Abbas PAN Palestinako Aginte Nazionaleko presidenteak hiru eguneko dolua ezarri du bederatzi hilketengatik. Haren bozeramaile Nail Abu Rudeinehk «sarraski» gisa definitu ditu hilketak, eta «nazioarteko isiltasunaren itzalean» gertatu direla salatu. «Horrexek [isiltasunak] bultzatzen du gobernu okupatzailea gure herriaren aurka sarraskiak egitera, munduari begira», gehitu du.

Berdintsu, Mohamad Shtaye Palestinako lehen ministroak Israelgo indarren «exekuzioak» salatu ditu, eta NBE Nazio Batuen Erakundeari galdegin dio palestinarrei «babesa emateko lehenbailehen esku hartzea». Harekin bat egin du herrialdeko Atzerri ministroak, Riad Malkik: «erasoaldi odoltsu eta barbaroei» erantzuteko eskatu du. «Nazioarteko komunitateak eta AEBetako administrazioak [...] noiz egingo dute lan beren printzipio eta jarrerei eusteko, eta geratzen zaien sinesgarritasuna iraunarazteko?», erantsi du Malkik. NBEk, berriz, gertatutakoa gaitzetsi du, eta adierazi «ezinbestekoa» dela «tentsioak ahal bezain azkar apaltzea, eta jende gehiagok bizia gal dezan eragoztea».

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Aleksandr Lukaxenko Bielorrusiako presidentea eta Vladimir Putin Errusiakoa, joan den otsailean, Moskun egin zuten bilera batean. ©VLADIMIR ASTAPKOVICH / EFE

Errusiak iragarri du Bielorrusiara hedatuko dituela arma nuklearrak

Gorka Berasategi Otamendi

Arma nuklearrak ez ugaritzeko nazioarteko konpromisoak beteko dituela nabarmendu du Putinek. AEBek egiten dutenaren pareko neurria dela argudiatu du. Biltegi bat izango du prest uztailerako
 ©JOAN CABASES

«Okupazio baten mende luzaro egonez gero, gorrotoa pizten zaizu»

Joan Cabases

Israelen sorrera ahalbidetu zuen gobernuan egon zen Barag. Ondoren, ordea, irauli egin zuen bere bizimodua eta palestinarrei laguntzen hasi zen. 22 urte daramatza horretan, eta argi du «indarkeria eta mendekuak» ez dutela bakerik eramango Ekialde Hurbilera.
Etxebizitzak eta ibilgailuak, tornadoak hondatuta, AEBetako Rolling Fork herrian. ©@JordanHallWX

Tornado batek gutxienez 26 hildako utzi ditu Mississippin eta Alabaman

Gorka Berasategi Otamendi

Dozenaka dira zaurituak, eta gutxienez lau lagun desagertuta daude. Bilaketa eta erreskate taldeak lanean ari dira goiz-goizetik.

Rahul Gandhiren aldeko protesta isila, atzo, Mumbain. ©DIVYAKANT SOLANKI / EFE

Indiako oposizioburuaren aurkako zigorrek lurrikara politikoa eragin dute

Maddi Iztueta Olano

Lehen ministroaren aurkako difamazio iruzkinak egiteagatik, bi urteko espetxealdira kondenatu dute, eta parlamentuko behe ganberatik bota

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...